Tentsioa gora Sirian
Duela 36 urte, 1982an, galdu zuen Israelek gerrarako azken hegazkina. Hura izan zen Israelek Siriaren kontra errepresalia modura eraso egin zuen azken aldia, joan den larunbatean egin zuenaren parekoa. Orain Siria eta Israel aurrez aurre jarri dituen arrazoia Israelek Irani leporatutakoa izan da, alegia Iran Siriako baseak erabiltzen ari dela Israelgo aire eremuan bigilantzia dronak sartzeko.
Errusia eta Libanoko Hizbolarekin batera Iran da Baxar al-Asad Siriako presidenteak duen babesik nagusiena eta beraiei esker ari da gerra irabazten. Gauza jakina da Sirian militar irandarrak daudela, Iraken bezala. Sirian batez ere bertako armadaren aholkulari lanak egiten ditu eta lotura lanak Libanoko Hizbolarekin. Iran musulmanen lidertzat jotzen da Israelgo Estatua ezabatzeko nahian.
Sirian duen presentziari esker eta Hizbolari eskaintzen dion laguntza finantziero eta militarrari esker Israel zertxobait presionatu dezake. Ez da Israelek erantzuten duen lehen aldia. Orain baino lehen bonbardaketak egin izan ditu Sirian Hizbolari hornitzeko materiala zeramaten kamioien kontra, baina azken hamarkadetan lehen aldia da hain modu gogorrean Siriako baseak erasotzen dituela.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz