Hauek dira 2018ko World Press Photo lehiaketako sei argazki finalistak
Hauek dira 2018ko World Press Photo lehiaketako urteko argazki onenaren kategorian aukeratu dituzten sei argazki finalistak. World Press Photo fundazioak 73.000 argazki baino gehiago jaso ditu eta horietatik sei aukeratu ditu. Irabazleak apirilaren 12an Amsterdam hirian egingo den sari banaketa ekitaldian jakinaraziko dituzte.
Sei argazki horiek era guztietako gaiak jorratzen dituzte: manifestari bat sutan Caracasen (Venezuela), 2017ko martxoan Londreseko Westminster zubian izandako atentatua, Boko Haram taldeak Nigerian bahitutako neskato baten erretratua, rohingya errefuxiatuen drama Myanmarren edota Irakeko gerra.
Lars Boering World Press Photoko zuzendariak azaldu duenez, azken bi gai horiek izan dira errepikatuenak. Horiez gain, Venezuelan eta Ameriketako Estatu Batuetan ateratako argazki ugari jaso dituzte.
1) Atentatua Londreseko Westminster zubian (2017ko martxoak 22)

Argazkia: Toby Melville
2) Rohingya etniako hilotzak Bangladesheko hondartza batean

Argazkia: Patrick Brown
3) Haur biluzi bat gizon baten besoetan, Mosulen

Argazkia: Ivor Prickett
4) Zibilak botikak jasotzeko ilara egiten Mosulen

Argazkia: Ivor Prickett
5) Aisha, Boko Haram taldeak Nigerian bahitutako 14 urteko neska

Argazkia: Adam Ferguson
6) Manifestari bat sutan, Venezuelan

Argazkia: Romaldo Schemidt