neurri protekzionistak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek altzairuaren eta aluminioaren gaineko muga-zergak sinatu ditu jada

Momentuz, Mexiko eta Kanadari ez zaizkio aplikatuko. Trumpek hauteskunde-kanpainan agindutako neurri nagusienetako bat bete du.
TRUMP ACERO ALTZAIRU SINADURA MUGA ZERGA ARANCELES EFE
Trump, sektoreko langile batzukekin batera, neurri berria sinatzen. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidenteak altzairuaren eta aluminioaren gaineko muga-zergak ezartzea sinatu du jada. % 25ekoa izango da altzairuaren kasuan, eta % 10ekoa aluminioaren kasuan. Kanada eta Mexiko, neurritik kanpo daude momentuz.

"Ez dugu erabakia hartu, hala nahi izan dugulako, baizik eta beharrak bultzatuta",e san du Trumpek Etxe Zurian egindako ekitaldi batean.

Presidente estatubatuarraren esanetan, altzairua eta aluminioa "ezinbestekoak" dira Estatu Batuen "segurtasun nazionalarentzat". Presidenteak, horrela, hauteskunde-kanpainan agindutako neurri entzunenetakoa bete du.

Bestalde, Kanada eta Mexikorekin "harreman berezia" dutenez, eta gaur egun Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna  berritzeko negoziatzen ari direnez, bi herrialde horietan ez du eraginik izango.

"Uste dut akordioa lortuko dugula (itunaren gainean) (…) Hala bada, ez da muga-zergarik izango Kanadarentzat eta Mexikorentzat", zehaztu du.

Horrez gain, Trumpen arabera, "muga-zergak ez dira indarrean sartuko gutxienez hurrengo 15 egunak igaro arte, ikusiko dugu nor ari den zuzen jokatzen eta nor ez".

Ekitaldian, presidente estatubatuarra Mike Pence presidenteordearekin, Wilbur Ross Merkataritza idazkariarekin eta Steven Mnuchin Altxorreko idazkariarekin batera agertu da, baita sektoreko ordezkari eta langile batzuekin ere.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X