Turkiak Afrin eremu kurdu-siriar osoa kontrolpean du
Turkiako armadak eta Ankararen alde dauden milizia siriarrek "erabat kontrolpean" dute Afrin eremu kurdu siriarra. Dena den, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez, hirian gune isolaturen bat geratzen da oraindik.
Turkiako bandera YPG milizia kurduaren kanpamentu nagusian jarri dute, baita Afrineko Gobernuaren egoitzan ere, Gobernuz Kanpoko Erakundeak jakinarazi duenez.
Gaur Turkiak mendean hartu duen Afrin hiriko hainbat tokitan borrokan jarraitzen dute, soldatu kurdu batzuk ez dutelako atera nahi izan Ankarako tropak sartu aurretik.
Ankararen "olibondo adar" erasoa joan den urtarrilaren 20an hasi zen, eta 2.400 hildako utzi ditu orain arte, horien artean 289 zibil.
Tropa turkiarrek ordu gutxitan menderatu dute gune kurduaren hiriburua. Gerra hegazkinak ez ezik, artilleria su bizia erabili dute.
Joan den ostiralaz gero, gutxienez 200.000 pertsonak egin dute ihes Afrin hiritik, Bachar al Asad presidente siriarraren kontrolpean dauden Alepo probintziako beste toki batzuetara.
Behatokiaren esanetan, halaber, Turkiako tropek Afrin eremuko herri asko arpilatu dituzte. Herritarrek utzitako etxeetan lapurtzeaz gain, nekazaritza-tresnak ere eraman dituzte.
Milizia kurduek gerrillen gerra iragarri dute Afrinen erresistentziaren fase berri bati ekiteko
Siriako Afrin eskualde kurduko miliziek erresistentzia fase berria iragarri dute, turkiarren inbasioaren aurka egiteko asmoz. Posizioen gerra alde batera utzi dute, herritarrei eta hiriei kalte gehiago ez eragiteko. Hala, gerrillen gerra egingo dute Turkiako armadaren eta haien aliatuen aurka. Joan den urtarrilaren 20an Afrinen kontra hasitako erasoaren aurkako garaipen formala lortuko lukete.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte