Siriako armadak 'erabateko garaipena' aitortu du Ekialdeko Ghoutan
Siriako armadak Ekialdeko Ghoutan "erabateko garaipena" lortu duela aitortu du larunbat honetan. Matxinoek Damaskoko eremuan duten toki nagusia da Ghouta.
Dena den, Ghouta iparraldeko Duma eskualdean operazio militarrak jarraitzen dutela onartu du. "Operazio militarrak egiten ari gara Duma hiriaren inguruan, terroristekin amaitzeko", azaldu du.
Armadak dagoeneko bere gain hartu dituen hirien zerrenda argitaratu du: Yobar, Ein Tarma, Arbin eta Zamalka, Ekialdeko Ghoutako garrantzitsunetakoak, hain zuzen. "Kolpe latza da Siriako lurraldearen eta herriaren aurkako proiektu wahabistarentzat", ziurtatu du.
Operazio militar horietan "dozenaka terrorista, kontrolgune, armategi eta gotorleku deuseztatu dira", soldaduen arabera. Horrez gain, milaka herritarrek Ghoutatik joateko aukera izan dute, giza ezkutu gisa erabili ostean. Orain, "itxurazko bizimodua izateko beharrezkoa den guztia duten zentroetan bizi dira", SANA informazio agentziak esan duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte