Trumpek bete du hitza, berdin dio ondorioa
Espero zen bezala, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) enbaxada Tel Avidetik Jerusalemera aldatzeak izugarrizko indarkeria uholdea eragin du. Aste hau beldurgarria izan liteke. Gaur palestinarrek amorruz Nakba oroitzen dute, hondamendiaren eguna, euren lurretatik kanporatuak izan zirenetik 70 urte betetzen direnean. Ostirala, berriz, Ramadanaren, musulmanen hilabete sakratuaren. lehena da. Beraz, istilu larriak espero dira Jerusalemgo meskitetan.
Gazako mugan atzo gertatutakoa beldurgarria izan zen. Israeldarren tiroen ondorioz izandako hildakoen eta zaurituen kopuruak gerra batean izandako aurrez aurrekoaren ondorioa dirudi eta ez manifestazio bati poliziak aurre egitean eragindakoa. Hala ere, Israelgo Gobernua pozik dago egindakoarekin. Trump dagoenetik Netanyahu bere helburu politiko guztiak lortzen ari da, Iran isolatzetik hasi eta AEBak Israelen jarrerekin erabat lerrokatzeraino.
Trump ere oso gustura dago, hauteskundeetan agindu zuena bete du, eta berdin dio horrek zer eragin duen. Arazoa da gauza batzuk ezin direla agindu, edo promesa batzuk ezin dira bozkatu.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz