analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

7-1 = 0

G-7 gaur elkartuko da 3 gai agendan dituela: merkataritza, klima aldaketa eta munduko segurtasuna. 7 herrialdeetatik 6,bat datos denean. Zazpigarrena aldiz ez dator bat ezertan. Estatu Batuak dira.

G-7 taldea gaur elkartuko da 3 funtsezko gai agendan dituela: merkataritza, aldaketa klimatikoa eta munduko segurtasuna. 7 herrialdeetatik 6, Alemania, Frantzia,  Erresuma  Batua,  Italia, Japonia eta Kanada bat datos denean. Zazpigarrena aldiz ez dator bat ezertan. Estatu Batuak dira.

Aipatutako sei herrialdeek uste dute eutsi egin behar zaiola Iranekin duten itun nuklearrari. Estatu Batuak irten egin dira itun horretatik. Seiak Israelen, Tel Aviven, dute euren  enbaxada, Estatu Batuek berriz Jerusalemera leku aldatu dute. Seiek aldaketa klimatikoa kontrolatzeko Parisko Ituna sinatu zuten. Estatu Batuek berriz sinatu bai, baina gero Trump akordio horretatik irten da. Merkataritzaren alorrean, Trumpek areriotzat jo ditu beste sei herrialdeak, nahiz eta itxura batean bere lagunik onenak izan.

Horretan ordea seiak planto egin dute, ez dute amore emango merkataritza gerran. Trumpek eraso egiten badie, eurek erantzun egingo diote. Testuinguru honetan, G-7ak   eraginkorra ez den eta hautsita dagoen talde batean bihurtzeko  arriskua du. Kasu honetan perbertsio matematiko bitxi baten aurrean gaude: oraingoan, 7 ken 1, 0 da.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X