Trumpek Txinako produktuei 50.000 milioi dolarreko muga-zerga ezartzea onartu du
Donald Trump AEBko presidenteak bere oniritzia eman zion atzo Txinatik datozen produktuei muga-zerga (50.000 milioi dolarreko balioa) jartzeari, Ameriketako Estatu Batuetako hedabideek jakinarazi dutenez. Duela hilabete batzuk Txinako produktuei muga-zergak ezartzearekin mehatxu egin zuen eta Txinak erantzun egingo zuela agindu zuen.
Wilbur Ross Merkataritza idazkariarekin, Steven Mnuchin Altxorraren idazkariarekin eta Robert Lighthizer Atzerri Merkataritzako idazkariarekin Etxe Zurian egindako bileran hartu zuen erabakia.
Albistea filtratu duten hedabideen arabera, Etxe Zuriak gaur iragarri dezake neurria eta "epe laburrean" jarriko litzateke indarrean.
Trumpek Txinatik datozen produktuei muga-zerga ezartzeko asmoa iragarri zuen martxoan, eta bi potentzia ekonomikoen arteko borroka komertziala hasi zen.
AEBko Gobernuak Txinako 1.300 produktu inguru identifikatu zituen orduan, tartean, gailu teknologikoak, industria aeroespaziala eta robotika.
Trumpen Gobernuak dagoeneko % 25 eta % 10eko muga-zerga ezartzen die, mundu mailan, altzairuari eta aluminioari.
Txinak dagoeneko iragarri du AEBko 106 produkturi % 25eko muga-zerga ezarriko diela, hala nola, sojari, autoei eta hegazkinei.
Zure interesekoa izan daiteke
Frantziako Kontu Auzitegiak ebatzi du Louvrek nahiago izan duela artelanak erosi segurtasunean inbertitu baino
Louvre museoak erantzun du Kontu Auzitegiak ez dituela ezagutzen segurtasun arloan egindako ahaleginak. "Munduko museorik handiena eta bisitatuena denaren inguruko analisia orekatua izango da, baldin eta epe luzekoa bada", gaineratu du.
Belémek 57 lider batuko ditu multilateralismoaren krisian dagoen giroari buruz eztabaidatzeko
Ostegun eta ostiral honetan, munduko ordezkari nagusiek COP30 izango denaren bidea markatuko dute.
Hamar zauritu Frantziako Oleron uhartean, nahita egin omen den harrapaketa batean
Gizon bat atxilotu dute Oleron uhartean, Frantziako mendebaldeko kostaldearen parean, hainbat pertsona "nahita" harrapatu baititu. Arroxelako Fiskaltzak jakinarazi du ikerketa abiatu duela hilketa-saiakeragatik, eta terrorismoaren aurkako fiskaltzak ez duela kasua bere gain hartu "oraingoz".
Putinek proba nuklearrei berrekiteko aukera aztertzeko eskatu die gobernukideei
Donald Trumpek arma nuklearrekin probak egiteko aukera planteatu ostean iritsi da iragarpena. Errusiako presidenteak esan du bere herrialdeak zorrotz betetzen duela proba horiek ez egiteko politika, "beste herrialdeek gauza bera egiten duten bitartean".
2040rako CO2 isurketak % 90 murriztea adostu dute EBko herrialdeek, baina malgutasunez
EBko herrialdeetako ministroek adostutako helburu lotesle horri esker, atzerriko karbono-kredituak erosi ahal izango dira isuriak murrizteko helburuaren betetzeko (% 5). Brasilen izango den COP30 Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Goi-bilera hasi baino ordu gutxi batzuk lehenago egin dute akordioa.
Albiste izango dira: Zohran Mamdaniren garaipena New Yorken, Donostiako masajistaren aurkako epaia eta Dani Alvarezek Euskal Kazetarien Saria jasoko du
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Nor da Zohran Mamdani, Trumpen amesgaizto berria?
34 urterekin, Mamdani alderdi demokrataren barruko olatu aurrerakoia, kultura aniztasunaren aldekoa eta ezkerzale berriaren izarra da. New Yorkeko alkate berriak boto gazte eta multikulturala bereganatzea lortu du, etxebizitza eskuragarrian eta ezker demokrataren berrikuntzan oinarritutako mezuari esker.
Mamdanik hauteskundeak irabazi ditu New Yorken eta "gizadiarentzat hobea den egun baten egunsentia" agindu du
Zohran Mamdani demokrata New Yorkeko historiako lehen alkate musulmana izango da, botoen % 50 baino gehiago eskuratuta. "Hiri berpiztu bat" gidatuko duela eta "islamofobia eta antisemitismorik gabe" denontzat gobernatuko duela agindu du.
Dick Cheney AEBko presidenteorde ohia hil da, 84 urterekin
George W. Bushen Gobernuko bigarrena Defentsa Saileko buru ere izan zen, eta garai batean Alderdi Errepublikanoaren zutabeetako bat.
Zohran Mamdani, New Yorkeko eraberritze aurrerakoia gorpuzteko prest dagoen gizona
34 urterekin, Mamdanik Alderdi Demokratako olatu aurrerakoi, kulturaniztun eta ezkertiar berria irudikatzen du, eta astearte honetako New Yorkeko Alkatetzarako hauteskundeak irabazteko faborito argia da. Bere alderdiko liderren babes argirik ez duen arren, ezkerrera biratu eta izaera sozialeko politika publikoen egarri diren gazteen babesa du.