Albiste izango dira: Zohran Mamdaniren garaipena New Yorken, Donostiako masajistaren aurkako epaia eta Dani Alvarezek Euskal Kazetarien Saria jasoko du
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 5ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Zohran Mamdaniren garaipena New Yorken: Zohran Mamdani demokratak —ugandar jatorrikoa eta etorkinen semea— New Yorkeko alkatetzarako hauteskundeak irabazi ditu botoen % 50,4rekin. Garaipenaren hitzaldian, milaka jarraitzaileren aurrean, Eugene V. Debs hautagai sozialista aipatu du: "Gizadiarentzat hobea den egun baten egunsentia ikus dezaket".
- Donostiako masajistaren aurkako epaia: Gipuzkoako Auzitegiak Donostiako masajistaren aurkako epaia ezagutaraziko du, 09:45etatik aurrera. Irailean egindako epaiketan sexu erasoen akusazio guztiak ukatu zituen Donostiako masajistak.
- Dani Alvarez, Euskal Kazetarien Saria: Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak 2025eko Euskal Kazetaritza Sariak banatuko ditu, 19:00etan, Bilbon, BBK Salan. Euskal Kazetarien Saria sailean Dani Alvarez EITBko kazetari eta aurkezlea saritu dute.