Nor da Zohran Mamdani, Trumpen amesgaizto berria?
34 urterekin, Mamdani alderdi demokrataren barruko olatu aurrerakoia, kultura aniztasunaren aldekoa eta ezkerzale berriaren izarra da. New Yorkeko alkate berriak boto gazte eta multikulturala bereganatzea lortu du, etxebizitza eskuragarrian eta ezker demokrataren berrikuntzan oinarritutako mezuari esker.
Zohran Mamdani politikari gaztea da New Yorkeko alkate berria, hiriaren norabide aurrerakoia agerian jarri duen garaipen historiko batekin. 34 urterekin, bere burua sozialdemokratatzat du eta egiturazko aldaketak eskatzen dituen belaunaldiaren itxaropena gorpuztea lortu du: etxebizitzarako sarbidea, justizia soziala eta lidergo inklusiboagoa.
Mira Nair zinemagile indiarraren eta Ugandako irakasle baten semea da Mamdani, eta Alderdi Demokrataren barruko olatu multikultural berria gorpuzten du. Kampalan jaio eta New Yorken hazia, bere igoera meteorikoa izan da: Queenseko aktibismo lokaletik, zentrismo tradizionaletik eta Andrew Cuomoren figuraren lorratzetik, besteak beste, aldendu nahi duen ezkerraren sinbolo izatera igaro da.
Kanpainan zehar, Mamdanik "hiria posible egiten dutenei itzultzea" izan du helburu, alokairua lau urtez izoztea proposatuta, adibidez. Etxebizitzaren krisiari, bazterkeriari eta bizitzaren kostuari buruzko diskurtsoak gazteen eta komunitate arrazializatuen artean eragin handia izan du, elite politikoen aurrean benetako alternatiba gisa ikusi baitute.
Donald Trump presidentearen kritikek ("lunatiko komunista" deitu zion) eta Alderdi Demokrataren baitako erasoek ez dute haren ospea apalarazi, ezta haren jatorriagatik edo fede musulmanagatik hura gutxiesteko saiakerek ere.
Mamdanik historia egin du bere argitasun politikoagatik ere. Kanpaina betean, Israelek Gazan egindako genozidio gaitzetsi zuen, eta Hamasen erasoak "Nazioarteko Zuzenbidearen aurkako krimentzat" jo zituen, bere alderdiaren epelkeriatik aldenduz. "Jada ez gara itzaletan ezkutatuko", aldarrikatu zuen milaka jarraitzaileren aurrean Bronxeko Zentro Kultural Islamikoan, eta bere nortasuna bere proiektu politikoaren zati bereizezin gisa aldarrikatu zuen.
Haren garaipenak belaunaldien arteko erreleboa ez ezik, inflexio-puntua ere badakar New Yorkeko politikan. Desberdinkeria, alokairurako prezio neurrigabeak eta lan-prekarietatea ezaugarri dituen hiria gidatuko du Mamdanik, baina baita gobernantza-eredu hurbilekoago eta sozialago bat babesteko prest dagoela erakutsi du.
Erronka, orain, gobernatzea izango da. 300.000 langile baino gehiago eta 115.000 milioi euro baino gehiagoko urteko aurrekontua dituen administrazio baten buruan, Mamdanik garaipenera eraman zuten promesak politika zehatz bihurtu beharko ditu. Oraingoz, bere helburua argi utzi nahi izan du: "Gizadiarentzako aro hobe baten egunsentia ikus dezaket", esan du garaipenaren osteko hitzaldian, milaka jarraitzailek babestuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.