Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hitzordua Helsinkin

Trumpek eta Putinek euren lehen alde biko bilera egingo dute Finlandiako hirian. Nazioarteko gatazkei buruz hitz egin eta jarrerak hurbiltzeko balioko du zitak.

Beste batzuetan ere Moskuko eta Washintongo agintarien arteko goi bileren lekuko izan da Helsinki. 1975en, Gerald Ford eta Leonid Breznev elkartu ziren bertan. 1990ean, George Bush aita eta Mijail Gorbachov batu ziren, eta 1997an, berriz, Bill Clinton eta Boris Yesltsin, izan ziren protagonista. Oraingo honetan, Trumpek eta Putinek egingo dute alde biko lehenengo bilera Finlandiako hirian.

Ikusi izan ditugu beste bilera batzuetan, baina hau dute lehenengo aurrez aurrekoa. Eta zertarako elkartuko dira? Uste guztien arabera, Errusiaren eta Ameriketako Estatu Batuen (AEB) arteko harremanak estutzeko, baita pil-pilean diren nazioarteko gatazkei buruz hitz egin eta jarrerak hurbiltzeko ere. Ez dago ezer itxaroterik Ukrainiari dagokionez. Putinek ez du atzera egingo, Krimeako anexioan eta Trumpek ezin du anexio hori onartu. Siriari dagokionez, egon daitezke komuneko hainbat puntu. AEBi interesatzen zaie Iranek Sirian duen parte hartzea gutxitzea. Eta Putinek konbentzitu dezake Trump Baxar-al-Assadi gerra irabazten uzteko. Era horretan, Moskuk Assaden inguruan duen eraginari eutsiko lioke.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X