Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpen telenobela

Gero eta argiago dago Donald Trump, psikologikoki ez dela oso egonkorra. Agerikoa da ez duela ulertzen munduko herrialde boteretsueneko presidente izateak zer adura dakarren.

Gero eta argiago dago Donald Trump, psikologikoki ez dela oso egonkorra. Oraindik ez ditu bi urte egin Etxe Zurian, baina agerikoa da ez duela ulertzen zer den ekonomikoki eta militarki munduko herrialde boteretsueneko presidente izateak zer adura dakarren. Begi bistakoa da, twitterraz egiten duen erabilera kontutan hartuta. Presidente gisa duen kontua ez du apenas erabiltzen, eta aldiz, Donald J. Trump herritarrari dagokiona, bere kontu pertsonala, erabiltzen du maiz-maiz, ulertu ezinik bera ez dela herritar soila, presidente dela.

Kontu hori bera erabiltzen du gauza inportanteak esateko, baita Etxe Zuriak komunikatu aurretik ere; eta kontu hori erabiltzen du, baita ere, bere etsai pertsonalen kontra egiteko ere. Horixe bera gertatu da orain Omarosa Manigaultekin. Azken froga izan da horixe.

Trumpek ekoiztu, zuzendu eta aurkeztu zuen ‘The Apprentice’ telebista saioko izarra izan zen Omarosa. Trump presidente izatera iritsi zelarik, Omarosa aholkulari izendatu zuen. Eta gero haserretu egin ziren. Orain, Amarosak liburu bat argitaratu du, besteak beste, Trump misojinoa eta arrazista dela esanez. Eta Trumpek, nola ez, twitterren erreakzionatu du esanez, Amarosa galtzaile hutsa dela, negarrez etorri zitzaiola lana erregutuz, eta horrelakoak.

Estatu Batuetako presidente da baina telenobela bateko pertsonaia dirudi.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X