Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bolibar subirauaren esperimentua

Venezuelak ekonomia berbera izaten jarraitzen du, beraz ez dago arrazoirik bolibar subirauan konfiantzarik izateko.

Venezuelako bolibarrak ez du ezer balio. Ez orain arte erabili duten bolibarrak ezta indarrean sartu berri den bolibar subirauak ere.

Orain arte zegoen bolibarra irentsita zuen neurrigabeko inflazioak. Merkatu beltzean dolar bat lortzeko 10 milioi bolibar ordaindu behar ziren. Gobernuak 5 zero kendu dizkio eta geratu den moneta horri" bolibar subiraua" deitu dio.

Badirudi lehen 10 milioi balio zuenak orain 100 balio duela. Baina horrek ez du esan nahi dolar bat eskuratu ahal izango denik 100 bolibar subirauen truke. Dolar bat duenak ez du prezio horretan salduko.

Moneta baten balorea berarengan dagoen konfiantzaren baitan dago… eta inork ez duenez Venezuelaren etorkizun ekonomikoan konfiantzarik, bolibarrak ez zuen ezer balio. Eta hori ez da egun batetik bestera aldatzen. Venezuelak ekonomia berbera izaten jarraitzen du, beraz ez dago arrazoirik bolibar subirauan konfiantzarik izateko.

Venezuelarren hobe beharrez espero dugu Maduroren moneta esperimentua ondo ateratzea, baina egia esan zaila izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X