Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Venezuelarren exodo larria

Irudi horrek gogora dakarkigu errefuxiatu siriarrek nola zeharkatzen zuten Hungaria eta Eslovenia Alemaniara heldu nahian.

Argazki bakar bat nahikoa izan da Venezuelak bizi duen hondamendi ekonomiko sakona agerian jartzeko.

200 venezuelarren talde bat Ekuadorreko errepide nagusitik oinez Perura bidean. Irudi horrek gogora dakarkigu errefuxiatu siriarrek nola zeharkatzen zuten Hungaria eta Eslovenia 2015ean Alemaniara heldu nahian.

Milaka eta milaka venezuelar dira Kolonbia, Brasil, Ekuador edota Perura doazenak. Inguruko gobernuak esku hartzen hasi dira, baino ez hauek euren herrialdean hartzeko.

Ekuador eta Peru venezuelarrei pasaporteak eskatzen hasi behar dira. Orain arte ez zuten egiten Andeetako Itunaren akordioan, inguruko herrialdeek duten merkatal akordioan oinarrituz. Brasil Venezuelarekin duen muga ixtea aztertzen ari da joan den astean Paracaiman izandako istiluen ostean. Gogoratu bertako herritarrek indarrez bota zituztela bertan pilatutako venezuelarrak eta euren herrialdera itzularazi zituztela. Guzti horrek egoera konplikatu dio Kolonbiari, milioi bat venezuelarretik gora baitaude bertan.

Venezuelako krisia inguruko herrialdeetako krisi bihurtu da.

Zure interesekoa izan daiteke

CRANS-MONTANA (Switzerland), 01/01/2026.- People console one another near the Le Constellation bar and lounge where a fire broke out following an explosion in the early hours of New Year's Eve, in Crans-Montana, Switzerland, 01 January 2026. According to the police, several dozen people lost their lives in the fire and around one hundred people were also reported injured. (Suiza) EFE/EPA/JEAN-CHRISTOPHE BOTT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxienez 40 hildako eta 115 zauritu, gehienak larri, Suitzako Crans Montana eski-estazioan izandako sute batean

"Le Constellation" tabernan ospatzen ari ziren urte berriko festan piztu da sute bortitza, 01:30ean. Agintariek ez dute espekulaziorik egin nahi sutearen arrazoiaren inguruan baina erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia. Bi lekukok azaldu dutenez, sua egurrezko sabaira gehiegi hurbildu ziren bengala batzuen ondorioz piztu zen, eta "oso azkar" zabaldu zen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X