Danbatekoa Macroni
Nicolas Hulot, Frantziako ekologia ministroaren dimisioa esanguratsua da hainbat arrazoiengatik. Adierazi du badoala ezinezkoa ikusten duelako politika ekologista eraginkor bat egitea, batez ere neurri ekologikoak hartzea interesatzen etzaien presio taldeek duten eraginagatik.
Hau baliagarria da Frantziarentzat baina baita beste hainbat herrialdentzat ere. Hulot gainera danbatekoa emanez doa, aldez aurretik Macroni horren berri eman gabe. Hulot oso ezaguna da Frantzia bere telebista programengatik eta Macronen fitxaketa izarra izan zen.
Kolpe gogorra da presidentearentzat, bere onarpen maila oso bajua den unean. Europako ultraeskuindarrek ez dute euren poza eskutatzen Macronek dituen zailtasunen aurrean, euren arerio nagusitzat bait dute. Atzo Milanen bilera bat egin zen Matteo Salvini Italiako lehen ministro-ordearen eta Victor Orban Hungariako lehen ministroaren artean. Europako ultraeskuinaren egungo buruzagiak.
Adierazi zuten datorren urtean egingo diren Europako hauteskundeetan helburu nagusia Macron garaitzea dutela, euren esanetan bera bait da inmigrazioa babesten duten alderdien buru. Europako Parlamentuan ultraeskuineko talde indartsu bat sortu nahi dute Europak itxi ditzan, are gehiago, bere mugak inmigranteei.