Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskuin muturra sendotzen ari da Alemanian

Teorian, Ekialdeko Alemanian eskuin muturrarenganako ezinikusi handiagoa izan beharko lukete, aitzitik, justu hantxe ari dira indarra hartzen.

Joan  den  astean  Alemaniako  Chemnitz hirian  izandako  gertakariek alarma piztu dute Alemanian eskuin muturra izaten ari den gorakadaren  aurrean. Eskuin muturreko taldeek aste osoan zehar manifestazioak antolatu zituzten eta istiluak eragin siriar baten eta irakiar baten kontrako borroka batean alemaniar bat hil ostean. Manifestazio horietan Alemaniarako Alternatibak hartu zuen parte, azkeneko hauteskundeetan hirugarren geratu zen  alderdia eta Bundestag legebiltzarrean 90 eserlekutik gora dituena.

Chemnitz garai batean  Ekialdeko  Alemania zen gunean dago, hor hain zuzen ere ari da nabaritzen batez ere eskuin muturreko talde horien gorakada. Azaldu liteke zergatik  gaur egun ere Ekialdeko Alemania zena txiroagoa den Mendebaldeko Alemaniarekin alderatuta. Baina aldi berean  Ekialdeko Alemaniako biztanleek, 30  urte baino gehiago  dituztenek, faxismoaren kontrako  hezkuntza jaso zuten, orduan han gobernu komunista zutelako. Chemnitz hain zuzen ere Karl-Marx-Stadt deitzen zen orduan. Teorian, beraz, Ekialdeko Alemanian eskuin muturrarenganako ezinikusi handiagoa izan beharko lukete, aitzitik, justu hantxe ari dira indarra hartzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X