Gutxienez 166 gorpu aurkitu dituzte Veracruz estatuan, hainbat hobi komunetan
Mexikon, gutxienez 166 gorpu aurkitu dituzte Veracruz estatuko hainbat hobi komunetan. Fiskaltzak ostegun honetan jakitera eman duenez, abuztuaren hasieran abiatu zuen ikerketa, herritar batek emandako testigantza bat abiapuntu hartuta, inguru horretan ehunka gorpuzki ikusi ondoren.
Lekukotza horretatik abiatuta, eta dronen eta georradarren laguntzarekin, adituek 300 metro koadroko eremu bat zehaztu zuten abuztuaren 8an, eta hilabeteko lanaren ostean, "gutxienez 166 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu dira". Bilaketa eremuan orain arte topatutako burezurrei esker gutxienez 166 gorpu daudela baieztatu badute ere, Ministerio Publikoak ez du baztertzen hildako gehiago izatea.
Jorge Wincler Ortiz Veracruz estatuko fiskal nagusiak emandako datuen arabera, 200 jantzi, 114 nortasun-agiri eta gauza pertsonalak ere aurkitu dituzte. "Analisi antropologikoari esker zehaztu dutenez, duela bi urte gutxienez egindako ehorzte klandestinoak dira", gaineratu du.
Orain, identifikazio lanei begira, aurkitutako dokumentazioa eta objektuak desagertuen familien esku utziko dituzte. Halaber, pertsona desagertuen senideak DNA probak egitera deitu ditu.
Erregistro ofizialaren arabera, Mexikon 36.000 pertsona falta dira etxetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Melenchon ezkertiarra 2027ko Frantziako presidentetzarako hautagai izango da
"Pribilegioek eta arrazakeriak egiten diote min gehien gure herrialdeari", salatu du politikari ezkertiarrak, eta Frantziako presidentetza lortzen badu, Espainiarekin eta "Latinoamerikako herrialde batzuekin" aliatuko dela ziurtatu du, Donald Trumpen eta Israelen AEBei aurre egiteko.
Flotillako bi aktibisten atxiloaldia bi egunez luzatu dute
Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshek palestinar-espainiarra dira Global Sumud Flotillan parte hartzeagatik Israelgo indarrek atxilotuta dituztenak. Tratu txarrak jaso diuztela salatu dute euren abokatuek. Ekintzaileak "segurtasunez eta duintasunez" tratatzeko eskatu du Anitta Hipper Europar Batasuneko (EB) Kanpo Arazoetako bozeramaileak.
Estatu Batuetako bi soldadu desagertu dira Marokon, maniobra militarretan ari zirela
"African Lion 2026" izeneko ariketa militarretan parte hartzen ari ziren bi militar estatubatuar desagertu ziren larunbat gauean Cap Draa-ko entrenamendu-gune batean, Tan-Tan hiritik gertu, Maroko hegoaldean. Indar estatubatuarrak, marokoarrak eta African Lioni lotutako beste militar batzuk buru-belarri ari dira bilaketa-lanetan, lurreko zein aireko baliabideak erabiliz.
33 intoxikatu, 600 isun eta bi obus desaktibatuta, hiru egun iraun dituen 'rave' jendetsu batean, Frantzian
Le teknival izeneko ravean, 40.000 lagun elkartzera iritsi ziren larunbatean. Legez kanpoko musika topaketa hauek debekatzeko prozesu legegilea martxan da Frantzian, eta hain zuzen ere, horren kontra protesta egiteko antolatu zuten jaia, Barne ministroaren jaioterrian, eremu militar batean.
Iran aztertzen ari da bere 14 puntuko bake planari AEBk emandako erantzuna
Besteak beste, hauxe da Iranek proposatu diona: eraso militarrik egongo ez dela bermatzea, AEBren tropak Irandik ateratzea, itsas blokeoa altxatzea, izoztutako Iranen aktiboak libratzea, konpentsazioak ordaintzea, zigorrak kentzea eta gerra fronte guztietan bukatzea (Libanon ere bai).
Adur Ramirez de Alda, Global Summud Flotillako kidea: “Denboralea igarotakoan, Turkiara abiatzea da asmoa”
Israelek bidaia geldiarazi ondoren, Kreta Greziako uhartean daude une honetan lau euskal herritar. Ondorengo orduetan erabakiko dute ontzidian jarraitu ala Euskal Herrira itzuli.
830 pertsona hil ditu Israelek Gazan, 2025eko urrian su-etena indarrean jarri zenetik
Guztira, 72.608 gazatar hil eta 172.445 zauritu ditu Israelgo Armadak 2023ko urriaren 7an erasoaldia hasi zuenetik.
Euskal Herrian dira jada Gazara zihoan Global Sumud flotillako bi euskal ekintzaile eta aske geratutako besteek aurrera jarraituko dute
21:00ak aldera iritsi dira bi ekintzaileak Loiuko aireportura. 175 ekintzaile atxilotu zituzten asteazkenean eta horietatik 36 ospitaleetan artatu behar izan dituzte. Guztiak aske utzi dituzte bi izan ezik, Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshe, palestinar espainiarra.
Ukrainar soldaduek emakume bat erreskatatu dute urrutiko agintearekin kontrolatutako robot bati esker
77 urteko emakumea onik ateratzea lortu dute robot baten laguntzarekin. Etxeraino eraman dute, eta onik iritsi da bertara.
Kubako Gobernuaren erantzuna, Trumpek "berehala" esku-hartzeko mehatxua egin ostean: "Ez gaitu kikilduko"
"Iranekin amaitu eta ia berehala", Kubaren "kontrola" hartzeko mehatxua egin zuen ostiralean AEBetako buruak. Era berean, Kubaren zein haren laguntzaileen kontrako zigor berriak iragarri zituen.