Frantzia: "Gutxiago dutenen alde, gehiago egin"
Txiroen alde gutxi egitea eta diru gutxi duen jendea mespretxatzea, horiek izan dira Emmanuel Macron Frantziako presidenteak bere populartasuna galdu izanaren arrazoi nagusienetakoak. Horregatik erabaki du Macronek pobreziaren aurkako plan bat abiatzea. Plan hori atzo aurkeztu zuen "Gutxiago dutenen alde, gehiago egin" goiburuarekin.
Frantzia ez da, inolaz ere, herrialderik okerrena pobrezia kontuetan. Europa mailan, babes sozialera diru gehien bideratzen duen herrialdetako bat da. Ildo horretan, Macronek argi du kontua ez dela pobreziaren barruan hobeto bizitzea, pobreziatik ateratzen laguntzea baizik.
Macronen planak neurri zehatz batzuk ditu: haurtzaindegi gehiago, gosariak dohainik eta eskoletako bazkariak ia doakoak izatea. Horrekin batera, derrigorrezko eskolaratzea 16 urtetik 18ra aldatzea proposatu du.
Hori guztia martxan jartzeko zortzi mila milioi euroko aurrekontua dauka, hurrengo lau urteetarako. Kopuru garrantzitsua da, betiere, ondo erabiltzen bada.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz