Italia itxi du Salvinik
Berriz ere, nahi zuena lortu du Mateo Salvini Italiako lehen ministrorde eta Barne ministroak. Italiako Gobernuak, aho batez, immigrazioren aurka neurri gogor bat onartzea lortu du. Aho batez esan nahi du Salviniren Ligarekin gobernua partekatzen duen 5 Izar Mugimenduak ez duela kontrakorik esan.
Hemendik aurrera askozaz zailagoa izango da Italian asilo politikoa eskatzea, eta askozaz errazagoa atzerritarrak kanporatzea. Bide horretatik doaz dekretu horretan onartutako neurri guztiak. Horri guztiari, erreskateetan parte hartzen duten ontziei Italiako portuak itxi egin dizkietela gehitu behar zaio. Azken erabaki hori duela hiru hilabete hartu zuen Salvinik. Orduz geroztik, Aquarius edota Open Arms bezalako ontziek ezin dituzte erreskatatuak Italiako portuetara eraman.
Hungariako Orbanekin, Frantziako Le Penekin eta Austriako Strachekin hitzartutako politikei esker, Salvini Europako ultraeskuinaren izarra bilakatu da. Eta itxuraz, italiar askok oso gustuko dute: Liga gero eta hobeto ageri da inkestetan, eta Salvini gero eta ospetsuagoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz