If Koszalin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost nerabe hil dira 'scape room' batek su hartu ondoren, Polonian

Gutxienez pertsona bat onik atera da sutetik. Gazte taldea urtebetetze bat ospatzen ari zen If Koszalinen.
Bost nerabe hil dira 'scape room' batek su hartu ondoren, Polonian. Argazkia: EFE
Bost nerabe hil dira 'scape room' batek su hartu ondoren, Polonian. Argazkia: EFE

Bost nerabe hil dira Poloniako iparraldean, 'scape room' batek su hartu ondoren, PAP bertako albiste-agentziak suhiltzaileetako bozeramaile bat aipatuz jakitera eman duenez.

Gutxienez pertsona bat onik atera da sutetik, suhiltzaileen arabera. Gazte taldea urtebetetze bat ospatzen ari zen If Koszalinen.

'Scape room' jokoaren helburua gela itxi batetik ateratzea da, horretarako lagungarri batzuk eta puzzleak baliatuz.

Gertatutakoa “tragedia” bat dela esan du Andrzej Duda Poloniako presidenteak Twitter sare sozialean.

Bestalde, mota horretako lokaletan suteak prebenitzeko araudia berriz aztertuko dutela adierazi du Joachim Brudzinski Barne ministroak.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X