Grammy sarien aurkezlea salatzeko mehatxua egin du Trumpek, Epsteinen uhartean egon zela esan zuelako
Trevor Noahk egindako bakarrizketetako batean esan zuenez, Trumpek "Epstein ez dagoenetik beste uharte bat behar du Bill Clintonekin egoteko", Groenlandiari erreferentzia eginez.
Trevor Noah, Grammy sarietan. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidenteak Trevor Noha, Grammy sarien aurkezlea, auzitara eramango duela mehatxu egin du, Jeffrey Epstein uhartean egon zela esan zuelako: "Badirudi nire abokatuak bidali beharko ditudala Trevor Noah, gaixo, patetiko, talenturik gabeko eta aurkezle tonto hura auzitara eramateko", idatzi du Truth sare sozialean.
Ekitaldian, Noahk hauxe esan du, handi-mandiari eta Groenlandiari erreferentzia eginez: "Epstein ez dagoenetik beste uharte bat behar du Bill Clintonekin elkartzeko".
Grammy sariak banatu dituzte gaur gauean Los Angelesen, eta presidentearen eta haren migrazio politikaren aurkako protesta egin dute Bad Bunnyk, Billie Eilishek eta beste musikari batzuek.
Trumpek aipatu sare sozialean adierazi duenez, ez daki Bill Clinton Epstein uhartean egon zen ala ez, baina bera ez da leku horretan egon: "Gaur gaueko adierazpen faltsu eta difamatorioa egin arte, ez didaten han egotea leporatu, ezta gezur-komunikabideetan ere ".
AEBko presidenteak Noahri "galtzaile handi bat" izatea egotzi eta "egindakoa argitzeko" eta "azkar" egiteko eskatu dio.
Ostiral honetan, AEBko Justizia Departamentuak 3 milioi dokumentu argitaratu zituen Jeffrey Epstein pederasta eta dirudunaren gainean egindako ikerketari buruz, eta paper horietan ageri dira Trump bera, Bill Clinton, etab.
Zure interesekoa izan daiteke
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.