Lulari 12 urteko espetxe-zigorra ezarri diote beste ustelkeria kasu batengatik
Brasilgo Justiziak 12 urte eta 11 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio Luiz Inacio Lula da Silva presidente ohiari asteazken honetan, bigarren auzi batean, ustelkeria eta dirua zuritzea egotzita, iturri judizialek jakitera eman dutenez.
Lula Brasilgo presidente izan zen 2003tik 2010era bitartean. Iragan apiriletik zigorra betetzen ari da beste ustelkeria kasu batengatik. Eroskeriaren truke Sao Pauloko hondartza batean etxebizitza bat jaso zuela frogatutzat jo zuen Justiziak.
Auzi berrian, Odebrecht, OAS eta Schain enpresek Atibaiako (Sao Pauloko barnealdean dagoen udalerria) landetxe batean egindako lanekin (271.000 dolar) Lulak etekina atera zuela ebatzi du Gabriela Hardt epaile federalak.
Etxea Fernando Bittar enpresaburuaren izenean zegoen. Lularen familiako laguna da Bittar. Enpresaburuak presidente ohiari landetxea aldi baterako laga zion 2010ean, bere familiarekin goza zezan.
Hala ere, Justiziaren arabera, nahiz eta landetxearen jabea ez izan, Lulak erreformekin legez kanpoko etekina erdietsi zuen. Trukean enpresei mesede egin zien Gobernuak, Petrobras Estatuko petrolio konpainiaren kontratuekin iruzurra eginda.
73 urteko Lularen aurkako bigarren epaia izan da bi urte eskasetan. Apirilaren 7tik Curitiba hiriko (Brasileko hegoaldea) Polizia Federalaren egoitzan dago Lula, Sergio Moro magistratu ohiaren aginduz.
Zure interesekoa izan daiteke
Adur Ramirez de Alda, Global Summud Flotillako kidea: “Denboralea igarotakoan, Turkiara abiatzea da asmoa”
Israelek bidaia geldiarazi ondoren, Kreta Greziako uhartean daude une honetan lau euskal herritar. Ondorengo orduetan erabakiko dute ontzidian jarraitu ala Euskal Herrira itzuli.
Flotillako bi aktibisten atxiloaldia bi egunez luzatu dute
Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshek palestinar-espainiarra dira Global Sumud Flotillan parte hartzeagatik Israelgo indarrek atxilotuta dituztenak.
Trumpek esan du AEBk "5.000 militar baino askoz gehiago" erretiratuko dituela Alemaniatik
Bestalde, Iranek gerrarekin amaitzeko bidali dion plana laster aztertuko duela adierazi du.
830 pertsona hil ditu Israelek Gazan, 2025eko urrian su-etena indarrean jarri zenetik
Guztira, 72.608 gazatar hil eta 172.445 zauritu ditu Israelgo Armadak 2023ko urriaren 7an erasoaldia hasi zuenetik.
Euskal Herrian dira jada Gazara zihoan Global Sumud flotillako bi euskal ekintzaile eta aske geratutako besteek aurrera jarraituko dute
21:00ak aldera iritsi dira bi ekintzaileak Loiuko aireportura. 175 ekintzaile atxilotu zituzten asteazkenean eta horietatik 36 ospitaleetan artatu behar izan dituzte. Guztiak aske utzi dituzte bi izan ezik, Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshe, palestinar espainiarra.
Ukrainar soldaduek emakume bat erreskatatu dute urrutiko agintearekin kontrolatutako robot bati esker
77 urteko emakumea onik ateratzea lortu dute robot baten laguntzarekin. Etxeraino eraman dute, eta onik iritsi da bertara.
Kubako Gobernuaren erantzuna, Trumpek "berehala" esku-hartzeko mehatxua egin ostean: "Ez gaitu kikilduko"
"Iranekin amaitu eta ia berehala", Kubaren "kontrola" hartzeko mehatxua egin zuen ostiralean AEBetako buruak. Era berean, Kubaren zein haren laguntzaileen kontrako zigor berriak iragarri zituen.
Saif Abukeshek ekintzailea 'shock' egoeran dago eta gose greba hasi du
Global Sumud Flotillako ekintzaileak legez ordezkatzen dituen Israelgo Adalah erakundeak baieztatu du Shikmako atxilotze zentroan (Ashkelon hirian) daudela Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshek. Bestalde, salatu du kartzelan daudenetik tratu txarrak jasaten ari direla bi ekintzaileak, bai eta "galdeketa ilegalak" ere.
Trumpek 5.000 soldadu estatubatuar erretiratuko ditu Alemaniatik
Boris Pistorius Alemaniako Defentsa ministroak adierazi du AEBk soldadu estatubatuarrak Alemaniatik partzialki erretiratzea aurreikus zitekeela, baina erabaki horrek “argi uzten du Europak ardura handiagoa hartu behar duela bere segurtasuna bermatzeko”. AEBko armadak 36.000 soldadu baino gehiago ditu bertan aktibo.
Trumpek amaitutzat eman du gerra, Kongresuari baimena eskatzea saihesteko
AEBko presidenteak ostiral honetan Kongresuari helarazitako gutun batean baieztatu du Ekialde Hurbileko erasoak "eten" egin direla, nahiz eta eskualdean indar militarrei eutsi eta Teheranekin dituen negoziazioak baketik urrun egon.