Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste behin 'euromisilen' amesgaiztoa

Trump pentsatzen ari da mota honetako misilak berriz Europan ezartzea; eta Putinek erantzun dio AEBk misilak ezartzen badituzte, Errusiak ere hala egingo duela.

Amesgaizto hori orain baino lehen bizi izan dugu. Joan den mendeko 70eko hamarkadan, Sobietar Batasunak bere lurraldean eta Txekoslovakian irismen ertaineko misilak ezarri zituen. Hau da, 500 kilometro baino gehiagora iristen diren misilak, baina 5.000 kilometro baino gutxiagora. Beraz, Sobietar Batasunari ez zioten balio zuzenean Ameriketako Estatu Batuei (AEB) eraso egiteko; Europaren kontra egiteko soilik balio zuten. NATOk 1983an erantzun zuen mota bereko misilak Europako bost herrialdeetan ezarriz, Mosku jo puntuan zutela.

Europan gerra nuklear baten aukera erreala eta beldurgarria bihurtu zen. Ehunka mila lagun kalera irten ziren Europa mendebaldean 'euromisil' deitutakoen aurka protestan; Europa ekialdean ez, manifestazio askatasunik ez zegoenez, ez zen antzeko protestarik izan. 1987an Reaganek eta Gorvachovek itun bat sinatu zuten mota horretako misil guztiak ezabatzeko, irismen ertaineko misilak alegia.

Orain, Trumpek erabaki du AEB itun horretatik ateratzea, horren hitzetan, Errusia ez da ituna betetzen ari. Trump pentsatzen ari da mota honetako misilak berriz Europan ezartzea; eta Putinek erantzun dio hitzaldi mehatxagarri batekin, ohartaraziz AEBk misilak ezartzen badituzte, Errusiak ere hala egingo duela.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X