Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote Trumpen kanpainako buruzagi ohiari

Paul Manaforti iruzur fiskala egotzi diote Errusiari lotutako auziaren baitan. 2016ko maiatza eta abuztua bitartean zuzendu zuen AEBko presidentearen hauteskunde-kanpaina.
Paul Manafort.
Paul Manafort. Artxiboko argazkia: EFE

Zazpi urtetik gorako kartzela-zigorra ezarri diote Paul Manaforti, Errusiari lotutako auziaren baitan iruzur fiskala eta banku-iruzurra egin izana egotzita.

Asteazken honetan Columbiako auzitegian egindako epaiketan, hiru urte eta sei hilabeteko espetxealdia ezarri diote Donald Trumpen hauteskunde-kanpainaren buruzagi ohiari. Joan den astean, berriz, Virginian epaitu zuten, eta lau urteko zigorra ezarri zioten.  

Amy Berman Jackson epaileak azpimarratu zuen bere ibilbidearen zati handi batean "sistema engainatzen" aritu dela. "Bere burua harrapatuta ikusi zuela esatea ez da barkamena eskatzeko modua. (Paul Manafort) ez da lehen etsai publikoa, baina biktima bat ere ez da", erantsi du.

Kartzela-zigorraz gain, sei milioi euroko kalte-ordainak ere eman beharko ditu.

Manaforten kontrako prozesu judizialak ez du loturarik Trumpen hauteskunde kanpainarekin. Errusiari eta Ukrainiari lotutako auzia da, eta ikerketa Robert Mueller fiskala bereziaren ardurapean dago.  

Ukrainiako Gobernuarengandik eta Errusiako oligarkengandik jasotako 75 milioi dolar ezkutatzeko hainbat herrialdetan "erakundeak eta kontu-korronteak" sortu izana leporatu dio fiskalak Manaforti.

2016ko maiatza eta abuztua bitartean zuzendu zuen Donald Trumpen hauteskunde-kanpaina, baina dimisioa aurkeztu behar izan zuen Viktor Yanukovich (2010-2014) Ukrainako presidente ohiari sekretupean aholkuak ematen aritzeagatik 12,7 milioi euro kobratu zituela jakin eta gero.

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X