Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Salvinik Internazional Nazionalpopulista jarri du martxan

Ligako buruak Europako alderdi ultraeskuindar guztiak batu nahi ditu. Atzo Alemaniako, Danimarkako eta Finlandiako alderdi ultretako buruak elkartu zituen, baina pisuzko bi edo hiru falta zaizkio.

Matteo Salvini Ligako buru eta Italiako lehen ministrordeak Milanen jarri zuen abian atzo bere proiektua: Europan Internazional Nazionalpopulista bat sortzea. Ultraeskuindar deitu izan ditugun alderdiak dira, nahiz eta eurek nahiago duten euren buruari "subiranistak" deitu. Indar dezente dute Europa iparralde eta erdian, eta geroz eta indar handiagoa hegoaldean. Haizea alde dute eta Europako hauteskundeetan ganberako hirugarren taldea izatea ere irits daitezke, agian 100 eserlekutara hurbilduz. Salvinik guztiak elkartu nahi ditu, baina oraingoz pisuzko bi edo hiru falta zaizkio.

Atzo lotu zuen argazki berean batzea Alemaniako, Danimarkako eta Finlandiako alderdi ultretako buruak. Ez ziren bertan izan, ordea, Wilder holandarra eta Le Pen frantziarra. Ezta Orban hungariarra ere, bloke nazionalpopulista horretara gehitzea pentsatzen ari da Orban talde popularrak, eskuin klasikoak, alegia, ia taldetik kanporatu ostean. Guztiak kalkuluen jokoan ari dira, eta kasu batzuetan, Le Pen da horren adibide, protagonismo kontua ere bada; orain arte bere burua ultraeskuin europarraren buru gisa ikusten zuen eta Salviniri lekukoa ematea kostako zaio.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X