Sutea Notre Damen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Notre Dameko katedrala bost urtetan berreraikiko dutela agindu du Macronek

Horrez gain, sua nola piztu zen argituko dutela esan du, baina herritarrei gorrotorik ez izateko eskatu die.
Notre Dameko katedrala, sutan.
Notre Dameko katedrala, sutan. Argazkia: EFE

Parisko Notre Dame katedrala bost urtetan berreraikiko dutela agindu du Emmanuel Macron Frantziako Gobernuko presidenteak. Halaber, batasunerako deia egin dio gizarteari, une zail honi aurre egiteko.

"Indarrez diot: herri eraikitzailea gara. Eta asko dugu eraikitzeko. Notre Dame ederragoa eraikiko dugu eta bost urtetan egin dugu", azpimarratu gaur gauean Eliseo Jauregian egindako agerraldi publikoan.

Suak katedrala kiskali izanak frantziarrengan nahiz mundu osoko biztanleengan eragina izan duela esan du. "Historia inoiz gelditzen ez dela erakusten du honek", erantsi du.

"Historian zehar hiriak, portuak eta elizak eraiki ditugu. Askotan erre dira, edo suntsitu egin dituzte. Baina beti eraiki dugu berri bat", azaldu du.

"Gure onena eman behar dugu. Ez dugu gure proiektu nazionalaren eta humanoaren ildoa galdu behar", ohartarazi du.

Horrez gain, Macronek esan du badakiela herritarrak haserre daudela eta sua nola piztu zen jakin nahi dutela, baina gorrotorik ez izateko eskatu du.

Sua zerk eragin zuen argituko dutela agindu du, baina pazientzia galdegin du.

Garrak, itzalita

Suhiltzaileak gaur goizean lortu dute garrak itzaltzea, sua piztu eta hamar ordutara. Suak katedralaren orratz zentrala eta teilatu suntsitu zituen.

400 suhiltzaile aritu ziren lanean, eta bi dorreak eta leiho biribila salbatzea lortu zuten.

Parisko Fiskaltzak ikerketa bat jarri du abian, baina sua nahigabe piztutako dela uste du.

Hipotesi nagusiaren arabera, katedrala eraberritzeko egiten ari diren lanekin lotuta egon daiteke sua. Hala ere, ez dago baieztapen ofizialik.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X