Haiek eta gu
Gizakia gizaki denetik lur eta aukera hobeen bila mugitu da, batzuetan iritsitako lekuetan lehenago heldutakoak aurkitu ditu, beste zenbaitetan aitzindari izan da eta eragozpenik gabe eremu berriez jabetu ohi da. Joan-etorri horiek beti istiluak eta gatazkak eragin dituzte, jatorrizko biztanleak eta iritsi berrien arteko lehiak eta borrokek gure historiaren atal nagusia osatzen dute.
Gaur egun inoiz baino jende gehiago bizi da bere sorterritik kanpo, hartzaileok galbahe zorrotzak asmatzen ditugu onar ditzakegunak eta eskubide hori ez dutenak bereizteko. Errefuxiatuek asiloa eta babesa eska dezakete, etorkin hutsak direnek aldiz mugak, ateak eta bulegoak itxita dituzte. Familiaren bizimodua hobetu eta seme-alabei etorkizun duinagoa eskaintzeko bizia arriskuan jartzeko prest daudenak ez dute gure errespetua merezi. Zer esanik ez aukeren bila datozenek, gure lanpostua eta etxebizitza arriskuan jar lezaketenek, horiek gure gorroto eta amorrua pizten dituzte.
Migrazioak gaur egungo arazo eta eztabaiden gune dira, gabezia, buruhauste eta behar guztiak laburbiltzen dituztelako. Beharrak eragindako jendearen mugimenduak politikaren ardatz bihurtu dira mendebaldean, jarrera itxi eta atzerakoienak suspertu dituzte, alderdi eta pertsonai bitxi, harrigarri eta beldurgarrienak buruzagi bihurtu. Gizartean, alderdietan eta gobernuen arteko harremanetan zatiketa eta konponezina zabaldu dituzte… Ez dakigu kanpotik iritsitakoa noiz bihurtzen den bertako. Zeinek eta zergatik eman lezakeen horretarako baimena eta oniritzia. Baina guztiok gara atzerritarrak, gu edo gure arbasoak nonbaitetik iritsi ziren, etorkin izan ziren noizbait.
Eta orain, herrialde hartzaileok kanpotarrak behar ditugu, zahartzen, indarrik gabe geratzen ari den gizarteak jende gaztea behar baitu, jaioterria usteko ausardia duten pertsonak, gureak omen diren lurralde hauek etorkizuna izan dezaten. Immigranterik gabe gureak egin du. Jakin badakigu ateak ireki eta erakartzeko deiadarrak ez lukeela ezer konponduko, arazo gehiago sortuko lituzkeela, baina Europar Batasunak hartu duen jarrerak arrisku handia du, gure buruaz beste egiteko zorian jartzen gaituelako.
Talde eta herri ezberdinetako gizakien arteko harremanak beti dira gaitzak eta neketsuak, baina gaur egun hauxe da dugun erronka nagusia, nola uztartu gure beharrak eta "kanpotarren" itxaropena, gure gizarte egiturak hautsi gabe eta beraiengan etsipen mingarria eragin gabe. Mugetan hesiak eraikita gizatasuna galdu besterik ez dugu egiten. Eta Nazio Batuek argitaratutako azken txostenak dio errefuxiatu eta etorkin gehienak herrialde pobreenetan lortu dutela babesa eta lana, eta ez mendebaldean. Era berean Angela Merkelek 2015an egindakoa goraipatu dute, iritzi guztien aurka ausardia izan zuelako mugak irekitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.