Erabakiak
Inkesta gehienen arabera, gizarteak duen arazo nagusietakoa dira, sinesgarritasuna galdu dutelako, fidagarriak ez direlako herritarren ustez eta egiten duten lanak gaitzespena jasotzen duelako gehienetan.Gure ordezkariei profesional bihurtu izana leporatzen diegu, jarduera ogibide izanik, norberaren interesak gailendu litezkeelako interes orokorrekiko lehian. Bizi ditugun garai zail hauetan, konponbideak eta irtenbideak aurkitzeko gaitasun falta egozten diegu, ordezkatu eta gidatu beharreko gizarteak merezi duen mailara ez direla iristen aldarrikatzen dugu behin eta berriz.
Politikoek hartzen dituzten erabaki gehienen arrazoia eta eragilea boto emailea da, nola bideratu haren borondatea, taldearen eta ordezkariaren interesak nola uztartu eta erabakiak hartu ondoren nola eutsi boto eta jarraitzaile kopuruari. Bizi izan dugun azken krisiaren une gordinenetan, Europar Batasuneko komisio buruak, Jean Claude Junckerek, esan zuen: “Badakigu zer egin, badakigu zeintzuk diren erabaki egokienak, baina ez dakigu erabaki horiek hartu ondoren nola lortu herritarrek berriro guri botoa ematea”. Ziur aski horixe da politikoen eta herritarren arteko harremanen muina.
Gure pentsaeraren edo helburuen aurkako erabakien aurrean, politikoei etika eza leporatu izan diegu, bide onartezinak hartzea edo taldearen senari jaramonik ez egitea. Baina, politikoek ia beti zalantza bera izan ohi dute bidegurutzeen aurrean, herritarrek nahi edo uste dutena egin beharra dago, ala norberaren pentsaera eta ideologiari eutsi behar diogu, horrek gure hondamendia badakar ere? 2015an Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak mugak irekitzea erabaki zuen, behar zuten errefuxiatu guztiek babesa aurki zezaten bere ardurapean zegoen eremuan, Europako gobernu guztiak eta bere herrikide gehienak kontra izan arren. Merkelek atzera egin behar izan zuen bere boto emaileak aurka zeuzkalako, bere pentsaerak eta Europak bizi zuen egoerari eman beharreko erantzuna, emandakoa zela uste arren.
Frantzian Emmanuel Macron presidenteak etorkinekiko jarrera eta legeak gogortu ditu, lan merkatuaren beharren arabera onartuko dituzte hemendik aurrera.Australian antzerako irizpideak dituzte. Migrazioaren auzia da ziur aski, gaur egun, Mendebaldeko gizarteek bizi duten arazo korapilatsuena,inork ez dakielako nola aurre egin, zer egin etikaren oinarriak urratu gabe, herritarren gehiengoak onar lezakeen bidea jorratzeko.
Ditugun buruhauste nagusietan bertsua da zalantza, eskuin muturraren sinplekerietan erori gabe erantzunak eman eta populistei ateak nola itxi. Baina gizartearen bultzadaz politikoen bulkadak nahasten ari dira eta muturrekoek botoetan ez irabazi arren,beraiengandik gero eta hurbilago dauden erabakiak hartzen ditugulako lor lezakete garaipena.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.