319 hildako eta 15.000 zauritu Iraken, duela sei aste protestak hasi zirenetik
Aste gatazkatsuak bizi dituzte Iraken urria hasi zenetik. Gaur, Irakeko Giza Eskubideetarako Goi Batzorde Independenteak txostena kaleratu du, eta, horren arabera, 319 pertsona hil dira, manifestariak eta segurtasun indarretako kideak zenbatuta, eta 15.000 inguru zauritu, duela sei aste protestak hasi zirenetik.
Urriaren 1ean hasi ziren protestak, langabeziaren, ustelkeriaren eta oinarrizko zerbitzurik ezaren aurka. Agintean dagoen klase politikoaren pribilegioak eta herritarren bizi-baldintza eskasak salatzen dituzte manifestariek.
Amnistia Internazionalak (AI) salatu duenez, biktima gehienak zibilak dira. Larunbat honetan bertan, sei manifestari hil dituzte poliziek, lau tiroz eta bi negarra eragiteko gas-poteen ondorioz. Erabilera militarrerako gas negar-eragilea zibilen aurka ez jaurtitzeko eskatu du AIk, hilgarriak izan baitaitezke.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte