Zer gertatu da Bolivian? Estatu-kolpearen gakoak
2019ko urriaren 20an hauteskundeak izan ziren Bolivian. Evo Morales eta Carlos Mesa oposizioko burua ziren presidentegai nagusiak.
Oposizioko taldeek eta hainbat eragile sozialek zalantzan jarri zuten deialdia, Morales laugarren aldiz aurkeztea begi onez ikusten ez zutelako.
2016ko otsailaren 21ean erreferenduma egin zuten Bolivian eta gehiengoak Evo Morales berriro aurkeztu ahal izatearen aurka bozkatu zuen. Nolanahi ere, Auzitegi Konstituzionalak eta Hauteskundeetarako Auzitegi Gorenak buruzagi indigenaren hautagaitza baliozkotzat jo zuten, eta horrek haserrea piztu zuen.
Morales gailendu zen urriaren 20ko hauteskundeetan, baina prozeduran iruzurrak izan zirela zabaldu zen, eta herritarrak protesta jendetsuak egiten hasi ziren.
Protestak
Urriaren 21ean, Carlos Mesa oposizioko hautagaiak eta bere aliatuek publikoki salatu zuten hauteskundeetako emaitzak "manipulatu" egin zituztela eta, ondorioz, mobilizazioak areagotu ziren kalean.
Urriaren 22an, zenbait erakundek greba orokor mugagabea deitu zuten eta kaleetan bi aldeetako manifestarien arteko liskarrak izan ziren.
Urriaren 23an, Evo Moralesek agerraldia egin zuen, hauteskundeei buruzko kritiken atzean "arrazoi arrazistak" ezkutatzen zirela, greba orokorrak helburu "politikoak" zituela eta oposizioaren asmoa Estatu-kolpea ematea zela salatuta.
Urriaren 31n, Amerikako Estatuen Erakundea botoen zenbaketari buruzko auditoria bat egiten hasi zen, Evo Moralesen Gobernuak eskatuta. Oposizioa, berriz, kontra agertu zen.
Azaroaren 2ean, Luis Fernando Camacho ultraeskuindarrak oposizioaren buruzagi zibil gisa aurkeztu zuen bere burua, eta Armadari eta Poliziari Evo Moralesen aurkako borrokan bat egin zezatela eskatu zien publikoki.
Azaroko lehendabiziko lehen egunetan, Amerikako Estatuen Erakundeak hauteskunde prozesuaren gaineko bigarren auditoria gauzatzen ari zen bitartean, liskarrak areagotu egin ziren kalean, batez ere Cochabamban.
Azaroaren 6an, oposizioko manifestariek Vintoko udaletxeari su eman zioten eta alkatea oinutsik ibiltzera behartu zuten herriko kaleetan barrena eta goitik behera pintura gorriz bustita.
Azaroaren 8an, Cochabamba, Sucre eta Santa Cruz hirietako poliziak matxinatu egin ziren. Protestak herrialdeko beste zonalde batzuetara zabaldu ziren eta Poliziak ez zuen oposizioko manifestarien aurkako neurririk hartzen. Evo Moralesek berriro ohartarazi zuen Estatu-kolpe bat prestatzen ari zirela.
Karguari uko egitea
Azaroaren 10ean, eta Amerikako Estatuen Erakundeak egindako gomendioari jarraituz, Evo Moralesek hauteskunde berriak iragarri zituen eta Hauteskundeetarako Auzitegi Goreneko kide guztiak aldatuko zituela agindu zuen.
Nolanahi ere, handik ordu batzuetara, Boliviako Armadak eta Poliziak bideoan mezu bat zabaldu zuten Evo Moralesi kargu utz zezala "gomendatuz".
Egun horretan bertan, Evo Moralesek dimisioa eman zuen, indarkeria amaitzeko eta bakea lortzeko helburuarekin, eta enegarrenez Estatu-kolpe baten biktima zela salatu zuen. "Kolpistak nire anai-arrebak eta buruzagi sindikalistak jartzen ari dira, eta haien senideak torturatzen eta bahitzen. Boliviar guztien presidente indigena gisa, nire ardura jazarpen horrekin amaitzea da", azpimarratu zuen.
Azaroaren 11n, oposizioaren aldeko hainbat lagun Evo Moralesen eta haren arrebaren etxean sartu ziren eta dena lapurtu zuten.
Azaroaren 12ean, Evo Moralesek Mexikora egin behar izan zuen ihes. Asilo politikoa eman diote han.
Estatu-kolpearen gauzatzea
Egun horretan izendatu zuen bere burua Boliviako presidente Jeanine Añez oposizioko senatariak. Oposizioko parlamentarien babesa baino ez zuen lortu eta Ganberako bi herenak kontra bozkatu zuen.
Evo Moralesen alderdiak (Sozialismoaren Mugimendua) ez zuen bilkuran parte hartu, kargu-hartzeari zilegitasunik ez emateko.
Williams Kaliman Boliviako Armadaren buruzagiak jarri zioen presidentearen banda Jeanine Añezi. Auzitegi Konstituzionalak baliozkotzat eman zuen inbestidura saioa.
Azaroaren 13an, Adriana Salvatierra (Sozialismoaren Mugimendua) Senatuko presidentea komunikabideen aurrean agertu zen, dimisiorik eman ez zuela argituz eta, beraz, Evo Morales ordezkatzea berari dagokiola azpimarratuz.
Konstituzioaren arabera, presidenteak kargua utziz gero, Gobernuko presidenteordea, Senatuko presidentea eta Kongresuko presidentea izan beharko lirateke haren behin-behineko ordezkoak, hurrenez hurren.
Ordura arte, horiek guztiek dimisioa eman zutela uste zen eta aukera hori baliatu zuen Jeanine Añez Senatuko presidenteordeak bere burua Boliviako presidente izendatzeko.
Añezek, berriz, bere izendapena legearen baitan egin zela nabarmendu zuen, Estatu-kolperik izan denik ukatuz eta boterean hauteskundeak deitu arte soilik egongo dela ziurtatuz.
Manifestazioak eta errepresioa
Gobernu aldaketak, baina, ez dio amaiera eman gatazka sozio-politikoari. Alderantziz, Evo Moralesen jarraitzaileek protestekin jarraitzen dute eta Armadaren eta Poliziaren errepresioa areagotu egin da.
Azaroaren 16an, Exekutibo ultraeskuindarrak lege-dekretu bat onartu zuen, poliziak eta militarrak erantzukizun penaletik salbuesteko. Armadari eta Poliziari "hiltzeko lizentzia" eman dietela salatu zuten Evo Moralesen aldekoek.
Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak emandako datuen arabera, liskarrak hasi zirenetik eta azaroaren 16ran bitartean, 23 pertsona hil dituzte eta 715 zauritu dira Bolivian.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Hezbollah miliziak su-etena adostu dute, Israelgo hainbat hedabideren arabera
Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez 18 pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelgo Armadak Libano hegoaldean egindako bonbardaketen ondorioz.
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.
Trumpek, G7ra iritsi berritan: "Ostiraletik aurrera Ormuz erabat irekita egotea espero dut"
G7aren goi-bileran parte hartzen ari diren liderrak Evian-les-Bains Frantziako herrian daude jada. Lurreratu bezain laster, AEBko presidente Donald Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako liderrak aldebiko bilera egin dute. Iranekin lortutako akordioa izan da gai nagusietako bat.
Erresuma Batuak sare sozialetan sartzea debekatu die 16 urtetik beherakoei
Australiak eta Erresuma Batuak adin horretan (16 urte) ezarri dute sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina. Frantzian 15 urtekoak has daitezke erabiltzen, eta Espainiak 16 urtez beherakoei debekua ezartzeko asmoa dauka.