Iranentzat erronka Iraken
Duela bi hilabete hasi zirenetik, etengabeak izaten ari dira ustelkeriaren amaiera eta pobreziaren aurkako erabakiak eskatzen dituzten kale-protestak. Baina protesta hauek Iranen aurkako kutsua hartzen ari dira. Irakeko gobernuan xii irakiarrek agintzen dute, eta sunniak bigarren mailan utzi dituzte.
Irakeko xiiek Iranen babesa dute, Iran baita xiien potentzia handia. Babesa, politikoa eta militarra da: Qasem Soleimani Irango Guardia Errepublikanoaren burua Adel Abdelmahdi Irakeko presidente xiiaren aholkulari nagusia da.
Manifestarien aurrean ez etsitzeko agindu dio Iranek Abdelmahdiri, eta segurtasun indarrak gogor jardun dira: ia laurehun hildako gertatu dira bi hilabetetan. Horregatik, manifestatzaileak Iranekiko haserrea azaleratzen hasi dira Iraken ez parte hartzeko exijituz.
Atzo, manifestatzaileek Iranen kontsuletxea erre zuten Nayaf hirian, eta gobernuaren soldaduek 35 lagun hil zituzten. Iraken gertatzen ari denak zera erakusten du: ez direla Estatu Batuak edo Saudi Arabia bakarrik Ekialde Hurbila sutzen ari direnak, Iranek ere ardura handia du Iraken, Sirian, Libanon eta Yemenen gertatzen ari denaren gainean.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz