Macronen keinuak
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, Afrikan bisitan zela, onartu du Kolonialismoa "Frantziako Errepublikaren akats sakona izan zela".
Boli Kostan egin du adierazpen hori, eta bertan iragarri du nolabaiteko garrantzia duen erabaki ekonomiko bat. CFA frankoa, Afrika Mendebaldeko zortzi estatuk erabiltzen duten moneta, beste txanpon batek ordezkatuko du, Frantziarekiko duten menpekotasuna gutxitzeko.
CFA frankoa Parisek inposatu zien bere koloniei 1945ean. CFA frankoak, Frantziako libera zaharrarekiko parekotasun finkoa zuen, eta orain euroarekiko dauka. Afrikako estatu horiek, beraien erreserben erdia Frantziako Bankuan edukitzera behartuta daude, eta Parisek ordezkari bat dauka Afrika Mendebaldeko Banku Zentralean.
Macronek ordezkari hori kenduko du eta erreserbei buruzko derrigortasuna ere bai. Ikusteko dago erabaki honek herri hauen Frantziarekiko independentzia handituko ote duen, baina keinu politiko garrantzitsua da. Macronen erabakiak kolonizazioarekiko zintzoa dirudi. Orain bi urte dagoeneko esan zuen Aljeriako kolonizazio frantsesa krimena izan zela.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz