Profila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Qasem Soleimani, azken hamarkadetako Irango buruzagi militar boteretsuena

AEBk hildako jenerala Irango izar politiko garrantzitsu bat zen, eta haren aholkuak Ali Jamenei aiatolaren belarrietaraino iristen ziren.
Qasem Soleimani Guardia Iraultzaileen Kidegoarekin
Qasem Soleimani Guardia Iraultzaileen Kidegoarekin. Argazkia: EFE

Qasem Soleimani jenerala, ostiralean AEBetako bonbardaketa batean Bagdaden hildakoa, Irango pertsonaiarik ospetsuenetako bat eta buruzagi militar boteretsuenetako bat zen; 1998an Al Quds Indarreko komandante izendatu zuten; Al Quds Irango errepublika islamiarreko lurraldez kanpoko operazio talde sekretu bat da eta AEBk "erakunde terroristatzat" jo du.

62 urterekin, Ekialde Erdiko Irango gaietan eragin handiena izan zuen gizona, izar politiko garrantzitsua zen, eta bere aholkuak Ali Jamenei aiatolaraino iristen ziren. Jameneik "martiri" izendatu du eta, aldi berean, hil ondoren teniente jeneral maila eman dio.

AEBrentzat eta bere aliatuentzat Irango iraultza islamikoa esportatu izanaren, Iraken, Sirian edo Afganistanen terroristei babesa eman izanaren eta atzerrian Irango gerren buru izatearen erantzulea zen.

2001ean Estatu Batuek Afganistan inbaditu zutenean bertan egon zen, baita Siriako gerra hasi zenean ere, 2011n. AEBko Gobernuak ehunka soldadu estatubatuarren eta koalizioaren heriotzak egotzi dizkio. Joan den asteartean Bagdaden AEBk duten enbaxadaren aurkako erasoaren erantzuletzat ere jotzen dute Pentagonoan.

Bastidoreen arteko aholkulari sekretu gisa, Estatu Islamikoaren progresioan eta Kurdistanen independentzia erreferendumean esku hartu zuen. Azken boladan Iranen gobernu baten eraketaren eragile nagusia izan zen.

Soleimani ez ezik, Abu Mehdi al Muhandis ere hil dute ostiral honetan, Herri Mobilizazio Indarretako edo Hashd al Shaabiko bigarrena.

Donald Trump AEBko presidenteak Soleimani "hiltzeko" agindua eman du, Pentagonoak azaldu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X