Australia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Melbourne, munduan aire kalitate kaskarrena duen gunea, suteak tarteko

Hain da ke-lainoa trinkoa ezen hainbat alarma faltsu zabaldu diren suteak zirelakoan.
Hainbat pertsona Melbourneko erdigunetik igarotzen, ke artean.
Hainbat pertsona Melbourneko erdigunetik igarotzen, ke artean. Argazkia: EFE

Melbourne, Australiako bigarren hiri handiena, munduan aire kalitate txarrena duen gunea da, suteek eragindako ke handia dela eta, IQ Air Visual nazioarteko erakundeak gaur ebatzi duenez. Aldiro-aldiro munduko airearen kalitatea neurtzen du Air Visualek, eta hiri australiarrarena "maila baxuenean" dagoela nabarmendu du.

Halaxe baieztatu du Brett Sutton Victoria estatuko (hiriburua da Melbourne) Bulegoko buruak ere.

Hain da ke-lainoa handia ezen hirigunean zein kanpoaldean hainbat alarma faltsu zabaldu baitira suteak zirelakoan. Horrez gain,  Australiako Irekiaren sailkapen partida batzuk bertan behera utzi dituzte, kea dela eta.  

Irailean hasi ziren suteak. Muturreko baldintza meteorologikoek ( 40 graduko tenperaturak eta 90 km/h-ko haize boladak) egoera zaildu baino ez dute. Hala, ordutik, herrialdeko 10 milioi hektarea kiskali, ia 30 pertsona hil eta milioika dolarreko kalteak eragin dituzte suteek.

Zure interesekoa izan daiteke

Thiago Ávila y Saif Abukeshek en una foto previa a la misión de 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek Thiago Avila eta Saif Abukeshek aktibistak gaur bertan askatu, eta deportatu egingo dituzte

Israelgo inteligentzia zerbitzuak Adalah giza eskubideen aldeko erakunde eta laguntza legala ematen duen taldeari jakinarazi dionez, bi ekintzaileak "gaur bertan" askatuko dituzte, eta zaintzapean jarraituko dute, deportatuak izan arte. Adalahk egoera gertutik jarraitzen ari dela esan du, "askatzea gauzatzen dela, eta datozen egunetan deportazioa gertatzen dela ziurtatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X