'Brexit' ondorengo lehen negoziaketak
Astelehen arratsalde honetan hasiko dira Europar Batasuna eta Erresuma Batuaren artean brexit ondorengo lehen negoziaketak. Bruselan hasiko dira elkarrizketak eta gero txandakatuz egingo dira hiriburu komunitarioaren eta Londresen artean.
Merkatarientzako muga-zergarik ez izatea eta inportazioa kuotarik ez izatea da helburu nagusia.
Zaila dirudi, ordea, horren trukean Europar Batasunak Europak ezarritako arauak betetzeko eskatzen baitio Erresuma Batuari ondorengo arloetan: enpresentzako estatu laguntzetan, lan-legedian, ingurumenean eta zergetan. Etorkizunean izango diren merkataritza harremanetan britainiarrek abantailarik ez izatea da helburua.
Arrantzan: Europar Batasunaren helburua arrantzale europarrak ur britainiarretara joan ahal izatea da. Europarrek ez badute nahi duten akordio lortzen, Erresuma Batuko arrantza produktuak Europan sartzean galarazi dezakete.
Luxenburgoko Europako Justizia Auzitegiaren zeregina: Merkataritza arloko auzi guztiak erakunde independente batek konpondu beharko lituzke. Baina EBko araudi baten interpretazioa eztabaidan badago, europarren ustez Luxenburgoko auzitegiak ebatzi beharko luke gaia. Britainiarrentzat hori onartzea oso zaila izango da.
Finantza zerbitzuak: Londresko Cityari Europako merkatuan sartu edo ez erabakitzeko eskubidea gorde nahi du EBk. Britainiarrentzat oso garrantzitsua da Europako bezeroak Londresko Cityra sartu ahal izatea.
Segurtasuna: EBk akordio zabal bat nahi du, baina argi utzi du estatu kide bat ez den herrialde batek ezin duela kide diren herrialdeek duten akordioaren antzekoa izan. Kriminalitatearen aurkako edozein borroka bertan behera geratuko da, Erresuma Batua Europako Giza Eskubideen Hitzarmenetik irteten bada.
Hauek dira gaur hasiko dituzten negoziaketetan eztabaidagai izango diren atal batzuk. Trantsizio epea aurtengo abenduaren 31n amaituko da. Europarrek behin eta berriz diotenez, ez dago denborarik epe horretan hitzarmena lortzeko. Baina Boris Johnson lehen ministro britainiarra ez dago prest epe hori luzatzeko, eta akordiorik ez badago ere, 2021n Britainia Handia Europar Batasunetik erabat kanpo izango dela berretsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ormuz zeharkatzen saiatzen diren ontziei eraso egingo diela ohartarazi du Iranek
Bien bitartean, Ameriketako Estatu Batuek iragarri dute gaurtik aurrera Ormuzko itsasartean harrapatuta dauden itsasontziak "askatzeko" operazioa egingo dutela.
Polymarket: apustuen eta gerraren jokoa
Polymarket kriptotxanponetan eta anonimatuan oinarritutako apustu-plataforma bat da, gertaera geopolitikoen inguruan apustu egiteko aukera ematen duena; Eric Trump, Donald Trumpen semea, da horren bazkide eta inbertitzaileetako bat. Borja Macias EHUko irakasleak ohartarazi du informazio pribilegiatua darabiltela; eta adibide moduan jarri du Maduro noiz bahituko zuten zehatz-mehatz asmatu zuen apustu bat.
Melenchon ezkertiarra 2027ko Frantziako presidentetzarako hautagai izango da
"Pribilegioek eta arrazakeriak egiten diote min gehien gure herrialdeari", salatu du politikari ezkertiarrak, eta Frantziako presidentetza lortzen badu, Espainiarekin eta "Latinoamerikako herrialde batzuekin" aliatuko dela ziurtatu du, Donald Trumpen eta Israelen AEBei aurre egiteko.
Flotillako bi aktibisten atxiloaldia bi egunez luzatu dute
Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshek palestinar-espainiarra dira Global Sumud Flotillan parte hartzeagatik Israelgo indarrek atxilotuta dituztenak. Tratu txarrak jaso diuztela salatu dute euren abokatuek. Ekintzaileak "segurtasunez eta duintasunez" tratatzeko eskatu du Anitta Hipper Europar Batasuneko (EB) Kanpo Arazoetako bozeramaileak.
Estatu Batuetako bi soldadu desagertu dira Marokon, maniobra militarretan ari zirela
"African Lion 2026" izeneko ariketa militarretan parte hartzen ari ziren bi militar estatubatuar desagertu ziren larunbat gauean Cap Draa-ko entrenamendu-gune batean, Tan-Tan hiritik gertu, Maroko hegoaldean. Indar estatubatuarrak, marokoarrak eta African Lioni lotutako beste militar batzuk buru-belarri ari dira bilaketa-lanetan, lurreko zein aireko baliabideak erabiliz.
33 intoxikatu, 600 isun eta bi obus desaktibatuta, hiru egun iraun dituen 'rave' jendetsu batean, Frantzian
Le teknival izeneko ravean, 40.000 lagun elkartzera iritsi ziren larunbatean. Legez kanpoko musika topaketa hauek debekatzeko prozesu legegilea martxan da Frantzian, eta hain zuzen ere, horren kontra protesta egiteko antolatu zuten jaia, Barne ministroaren jaioterrian, eremu militar batean.
Iran aztertzen ari da bere 14 puntuko bake planari AEBk emandako erantzuna
Besteak beste, hauxe da Iranek proposatu diona: eraso militarrik egongo ez dela bermatzea, AEBren tropak Irandik ateratzea, itsas blokeoa altxatzea, izoztutako Iranen aktiboak libratzea, konpentsazioak ordaintzea, zigorrak kentzea eta gerra fronte guztietan bukatzea (Libanon ere bai).
Adur Ramirez de Alda, Global Summud Flotillako kidea: “Denboralea igarotakoan, Turkiara abiatzea da asmoa”
Israelek bidaia geldiarazi ondoren, Kreta Greziako uhartean daude une honetan lau euskal herritar. Ondorengo orduetan erabakiko dute ontzidian jarraitu ala Euskal Herrira itzuli.
830 pertsona hil ditu Israelek Gazan, 2025eko urrian su-etena indarrean jarri zenetik
Guztira, 72.608 gazatar hil eta 172.445 zauritu ditu Israelgo Armadak 2023ko urriaren 7an erasoaldia hasi zuenetik.
Euskal Herrian dira jada Gazara zihoan Global Sumud flotillako bi euskal ekintzaile eta aske geratutako besteek aurrera jarraituko dute
21:00ak aldera iritsi dira bi ekintzaileak Loiuko aireportura. 175 ekintzaile atxilotu zituzten asteazkenean eta horietatik 36 ospitaleetan artatu behar izan dituzte. Guztiak aske utzi dituzte bi izan ezik, Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshe, palestinar espainiarra.