Ziurtasun beharra
Beste kontu batzuei buruz aritzea arinkeria al da?
Ziurgabetasunak jaten gaituen garai berezi hauetan noraezean gabiltza,iraunkorra zirudien guztia erortzeko zorian sentitzen dugulako. Gizakiok antolatutako egunerokotasuna behar omen dugu, galdera eta kezka nagusien erantzunak, galduta gaudenean iparra adieraziko digun baten bat. Eta orain badirudi guzti horren faltan gaudela. Etxean egoteko agindua eman digute, horrek edozein ekimen galarazten du, kezkak eta beldurrak astintzea ekidin eta etorkizuna iluntasunez betetzen digu.
Gertu egon arren oso urrutikoak diruditen garaiak etsipenez oroitzen ditugu, kalera irteteko eragozpenik ez genuenean, goizean kafea hartu genezakeenean inori baimena eskatu gabe, zakur jabeak inbidiaz eta gorrotoz begiratzen ez genitueneko egun itxuraz zoriontsuak. Filosofoek, soziologoek eta giza zientziatan adituek diote mundu bat amaitu dela, datorkiguna erabat ezberdina izango dela, baina inor ez da ausartzen iragan hori zehazten, eta hasten direnean bakoitzak era ezberdinean azaltzen digu ustez izango den hori.
Ez dakigu zer datorren, galeraren atsekabeak ezinezko bihurtzen digu zerbait irudikatzeko ahalegina, baina agian konponbidea oso gertukoak diren antzinako garai horietan aurki genezake. Esan ohi da zerbaiten balioaz ohartzen garela galtzen dugunean. Oraingo honetan oinarrizkoak diren askatasunak eta aukerak galdu ditugu, ez dakigu gainera ondoren, nolakoa izango den errealitate berri hori.
Mundua goitik behera alda liteke, baina kontu batzuk garai, krisi eta larrialdien aurrekoak dira eta gainetik daude, baina egunero izan ditugunean berezkoak zirela iruditu zaigu, ginenak ginelako zegozkigula. Orain egiaztatu dugu ez dela horrela, oinarrizkoena galdu dezakegula, ezer ez dela betirako … Garai ilun hauek ere amaituko dira. Ez dakigu zeri hasera emateko, baina bide berriak irekiko zaizkigu, eta agian ez genuke ahaztu behar gizaki ahulak besterik ez garela, mugatuak eta oso egoera gutxitan baten batentzat ezinbestekoak.
Hitz eta adierazpen harrigarriak ere entzun ditugu egun hauetan, buru politikoek eta ekonomiaren arduradunek orain hilabete pentsaezinak ziruditen kontuak aitortu dituzte, politikaren eta ekonomiaren sakoneko oinarriak ezbaian jarri dituzte. Gizakion berdintasuna eta elkartasunaren beharra ere gogoratu dute, guztion garrantzia eta lankidetzaren handitasuna … Agian guzti horiek ere ez genituzke ahantzi behar ekaitza baretu ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.