Ehunka milioi txinatarrek hiru minutuko isilunea egin dute biktimen alde
Koronabirusak Txinan hil dituen 3.326 herritarren alde hiru minutuko isilunea egin dute gaur ehunka milioi herritarrek, sirena antiaereoak zein auto, tren eta itsasontzietako bozina hotsak entzuten ziren bitartean.
Dolu nazional eguna izendatu zuen apirilaren 4a Txinako Gobernuak, gaitzak hildakoen eta borrokan aritu diren "martirien" alde.
Hala, 10:00ak zirenean (02:00 GMT), herritarrak geldi geratu dira zeuden tokian, isilik, autoek bozina jotzen zuten bitartean, eta hondamendi abisua emateko sirenek ere jotzen zuten bitartean. Hiru minutu horien amaieran "Aurrera Txina!" oihukatu dute eta txalo zaparrada batekin amaitu dute omenaldia.
Hubeiko probintziako Gobernuak 14 pertsonari eman die "martiri" izendapena -Alderdi Komunistak eman duen ohorezko titulu handiena-; tartean, koronabirusaren aurka lanean aritutako 12 medikuri.
Horietako bat Li Wenliang medikua da. Abendu amaieran Wuhango Poliziak atxilotu egin zuen lan egiten zuen ospitalean SARSaren antza zuen pneumoniaren sintomak zituzten gaixoak zeudela ohartarazi zielako lankide batzuei.
34 urteko mediku gazteari "zurrumurruak zabaltzea" leporatu zioten eta bere "akatsa" onartzen zuen testu bat sinatuarazi zioten. Ondoren, Li bera ere kutsatu egin zen eta handik hilabete batzuetara hil zen. Omenaldi ugari jaso ditu geroztik eta oso kritikatua izan da agintarien jarrera berarekiko.
Jaisten ari dira kanpotik heldutako kasuak, Txinaren beldurrik handiena
Bestalde, "inportatutako kasuak" gutxitzen jarraitzen dute Txinan. Ostiralean 19 kasu berri atzeman zituzten herrialde osoan eta horietatik 18 kanpotik joandako pertsonak ziren, Osasun Batzordeak jakitera eman duenez.
Atzerritik etorritako kasu horiek munduko beste herrialdeetan bizi ziren txinatarrak dira, pandemia zabaldu den honetan euren jaioterrira itzuli direnak, alegia. Kutsatze lokalak izugarri jaitsi diren honetan, kanpotik iritsitako kasu horiek dira agintarien kezka nagusia.
Oro har, 1.562 koronabirus kasu aktibo daude une honetan Txinan, horietatik 331 larri.
Guztira 81.369 kasu konfirmatu izan dituzte orain arte, 76.755 sendatu egin dira eta 3.326 hil dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago, baina ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpek egindako mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.