Kontrol zorrotza Frantziako ipar-mendebaldean deseskalatzean, astelehenetik
Frantziako ipar-mendebaldean, alegia, herrialdeko laurden batean, Frantziako herritarren gutxi gorabehera % 40 bizi diren eremu batean, jendearen joan-etorriak beste gune batzuetan baino zorrotzago kontrolatuko dituzte astelehenetik aurrera, hau da, konfinamenduaren malgutzea hasiko den egunetik aurrera. Duela bi hilabete hasi zen konfinamendua, koronabirusaren pandemiari aurre egiteko.
Edouard Philippe lehen ministroak ostegun honetan iragarri duenez, deseskalatzean Frantzia "erdibituta" izango da, kontuan izanik departamentu bakoitzean COVID-19ak nola eragin duen eta pandemiari heltzeko departamentuen osasun-gaitasuna. "Ebolutiboa" den osasun-egoerara egokitzeko balio izango du horrek.
Frantziako Gobernuak hiru aste barru aztertuko du berriro egoera; Gobernuaren iritziz, hobera egin du. Ia 138.000 lagun kutsatu dira, eta ia 26.000 lagun hil dira. Herritarrei esan diete zuhurtziari eutsi behar diotela, batez ere departamentu kaltetuenetan.
Philippek onartu du COVID-19aren aurkako borroka ez dela amaitu, baina nabarmendu du ezinbestekoa dela herrialdeko bizitza ekonomikoa pixkanaka berreskuratzea. Horretarako, test masiboak egingo dituzte: sintomak dituzten herritar guztiei eta haiekin kontaktuan izan diren guztiei egingo dizkiete.
Borgoinan eta Parisen, bigarren hezkuntzako ikastetxeak itxita
Iparraldeko eta ekialdeko departamentuetan, Borgoinan eta Parisen, parkeek eta bigarren hezkuntzako ikastetxeek itxita jarraituko dute. Ez da beharrezkoa izango, dagoeneko, zin egindako adierazpenik egitea, baina Gobernuaren gomendioa da joan-etorriak ahalik eta gehien murriztea.
Madagaskarreko iparraldean dagoen Mayotte uhartean, Gobernuak erabaki du herritarrek konfinamenduan jarraitzea; izan ere, birusaren eraginak gora egin du bertan.
Pariseko eskualdean, "espero baino kutsadura gehiago" erregistratu dira; beraz, deseskalatzea beste eskualde batzuetan baino geldoagoa izango da bertan.
Maskara derrigorrezkoa izango da garraio publikoetan; puntako orduetan, ezinbestekoak diren joan-etorriak egin behar dutenek bakarrik erabili ahalko dituzte.
Neurri horiek ez betetzeak 135 euroko isuna ekarriko du.
Hamar lagunetik gorako topaketek debekatuta jarraituko dute
Frantzia osoan, hamar lagunetik gorako topaketek debekatuta jarraituko dute. Garbitasuna eta jendearen arteko urruntzea gomendatu dituzte, eta proposamena da joan-etorriak murriztea.
Departamentuen arteko 100 kilometrotik gorako bidaietarako, zin egindako adierazpena beharko da, eta bakarrik kasu justifikatuetan egin ahal izango dira. Mugak ekainera 15era arte izango dira itxita.
Hondartzek eta bainua hartzeko tokiek itxita jarraituko dute, baina, alkateek hala eskatuta, berriro ireki ahalko dituzte, gizarte-urruntzeko arau jakin batzuk beteta.
Tren-garraioen eskaintza mugatuko dute, herritarren joan-etorriak murrizteko, eta saltokiak kontrol- eta garbitasun-neurriekin zabalduko dira. Tabernak eta jatetxeak, baina, ezin izango dituzte ireki oraindik; hiru aste barru egin ahalko dute, ondoen dauden departamentuetan.
Guztira, 400.000 bat enpresa irekiko dira, hau da, 875.000 lanpostu. Herrialdeko ikastetxeetako % 80 zabalduko dituzte, milioi bat ikaslerekin eta 130.000 bat irakaslerekin. Gelako 15 ikasle baino gutxiago izango dira, eta kontrol-neurriak zorrotzak izango dira.
Gobernuak ez du baztertzen berriro konfinamendua ezartzea
Deseskalatzeak aurrera egingo du baldin eta hiru aste barru osasun-egoerak hobera egiten jarraitzen badu. Bestela, Gobernuak ez du baztertu herritarrak berriro konfinatzea.
Philippek adinekoak eta pertsona zaurgarriak bereziki zaintzeko eskatu du. Horiei, legeak ez die mugatuko joan-etorriak egiteko aukera, baina “erantzukizun-sena” eskatu die, zuhurtasuna muturrera eramateko.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Kolonbiako Armadaren garraio-hegazkin batek lurra jo du herrialdearen hegoaldean
Agintariek jakinarazi dutenez, ehun soldadu baino gehiago zihoazen hegazkinean, eta horietako batzuk bizirik atera dira.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.