1.210 kutsatze gehiago azken 24 orduetan Italian, maiatzetik zifrarik altuena
Italiako Gobernuak igande honetan jakinarazi duenez, 1.210 kutsatu gehiago atzeman dira azken 24 orduetan. Guztira, 259.345 herritarrek eman dute positibo Italian. Gainera, zazpi lagun hil dira azken 24 orduetan eta, horren ondorioz, 35.437 dira herrialdean hildakoak pandemia hasi zenetik.
Ospitaleratzeei dagokienez, 69 daude zaintza intentsiboetan. 205.470 herritarrek gainditu dute gaitza.
Koronabirus kasu kopuruak behera egin du herrialdean uztail erdira arte (orduan 100 kasu inguru atzeman ziren egunero). Ordutik hona, joera aldatu da eta kasu kopuruek gora egiten jarraitzen dute, distantzia soziala gordetzeko herritarren konpromiso falta eta turismoari atea berriro ireki izana tarteko.
Lazion eta Lombardian atzeman dituzte igande honetako kasu gehienak, eta kasuen % 60a lotuta dago Erromako eta Milango nazioarteko aireportura iritsitako pertsonekin, baita Sardiniatik datozenekin, koronabirusaren epizentroetako bat delako.
Albiste gehiago mundua
6,0 graduko lurrikara batek gutxienez 600 hildako utzi ditu Afganistan ekialdean
"Nurgal, Sawkay, Watapur, Dara Pech eta Chapi Dara auzoetan 600 pertsona inguru hil dira, 2.000 inguru zauritu dira eta ehunka etxebizitza suntsitu ditu lurrikarak", adierazi du Ihsanullah Ihsan Kunarreko Informazio eta Kultura zuzendariak.
Ehunka hedabidek, tartean EITBk, bat egin dute Gazako kazetarien hilketaren aurkako ekintza globalarekin
50 herrialdetako 200 komunikabidek baino gehiagok bat egingo dute astelehen honetan Mugarik Gabeko Erreportariek (RSF) bultzatutako mobilizazio globalarekin, "Gazako kazetarien aurka propio egindako sarraskia" salatzeko eta atzerriko prentsari Zerrendan oztoporik gabe sartzen uztea eskatzeko.
Israelek ziurtatu du Abu Obaida, Hamasen beso armatuaren bozeramailea, hil duela larunbat honetan Gazan izandako eraso batean
Armada eta inteligentzia zerbitzuak zoriondu ondoren, Katzek Gaza hiriko okupazioarekin jarraitzeko eskatu die. Brigadek eta Hamas mugimenduak ez dute balizko erailketa horri buruzko adierazpenik egin.
Ukrainako Odesa hiriari eraso dio Errusiak, eta 29.000 etxebizitza argindarrik gabe utzi ditu
Halaber, gutxienez hiru zibil hil eta sei zauritu ditu azken 24 orduetan Donetsk eskualdearen aurka egindako erasoetan.
Global Sumud Flotilla Gazara bidean da jada, 22 ontzi eta 300 pertsona baino gehiagorekin
15:30ean abiatu da Bartzelonako portutik, gutxienez 44 herrialdetako ordezkariekin, lau euskal herritar tartean, Gazako genozidioa eta blokeoa salatzeko helburuarekin. 5.000 pertsona inguru elkartu dira Bartzelonako portuan, flotillari babesa eman eta agurtzeko.
Arratsaldean abiatuko da Bartzelonatik Gazara janaria eta sendagaiak eramango dituen flotilla
15:00etan aterako dira hogei ontzi inguru, gutxienez 44 herrialdetako ordezkariekin, lau euskal herritar tartean, genozidioa eta blokeoa salatzeko helburuarekin. Albares ministroak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak "babes diplomatiko eta kontsular osoa" eskainiko die Bartzelonatik Gazara abiatuko den ontzidi humanitarioan parte hartzen duten Espainiako herritarrei.
Israelek 100 gazatar baino gehiago hil ditu larunbatetik, eta Gaza hiria suntsitzen jarraitzen du
2023ko urriaren 7an Hamasek egindako erasoari erantzunez Israelek Gazan erasoaldia hasi zuenetik, 63.000 pertsona hil eta 159.000 baino gehiago zauritu ditu.
SCOren goi-bilera Txinan, Putinen eta Indiaren parte-hartzearekin
Errusiako presidenteak Shanghaiko Elkarlan Erakundearen goi-bileran hasiko du Txinara egingo duen lau eguneko bisita ofiziala. Hainbat urtetako liskarren eta tentsioaren ostean, Txina eta India "lagunak eta bizilagun onak" izan behar direla esan dio Xi Jinping Txinako presidenteak Narendra Modi Indiako lehen ministroari igande honetan.
Ehunka lagun joan dira Euskal Herritik Bartzelonara igande honetan Gazara abiatuko den flotillari babesa ematera
Bart gauean autobusak atera dira euskal hiriburuetatik Gazako Zerrendara janaria eta sendagaiak eramateko eta Israelen blokeoa eta genozidioa salatzeko abiatuko den flotillari babesa ematera.
Abbasek eta palestinar kargudunek NBEren Batzar Nagusian parte hartzeko debekua berriro aztertzeko eskatu dio EBk AEBri
NBEren goi bilera irailaren 9an abiatuko da New Yorken, eta eztabaida orokorra 23tik 27ra bitartean egingo da. Bestalde, Kaja Kallas Europako Batasuneko Kanpo Politikako buruak onartu du Israeli jarri ahal dizkioten zigorren inguruan EBko kideen artean ikusten den zatiketak sinesgarritasun galera eragin duela Europako herritarren aurrean.