AEB-KO HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nancy Pelosi AEBko Ordezkarien Ganberako presidente aukeratu dute berriro

Hautagai demokratak 216 boto eskuratu ditu eta Kevin McCarthy hautagai errepublikanoak, ostera, 209 boto.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Nancy Pelosi AEBetako Ordezkarien Ganberako presidentea aukeratu dute, laugarrenez

Ameriketako Estatu Batuetan (AEB), Nancy Pelosi hautagai demokrata Ordezkarien Ganberako presidente izendatu dute berriro. Bart egindako bozketan, demokratak aldeko 216 boto eskuratu ditu eta Kevin McCarthy hautagai errepublikanoak, berriz, aldeko 209 boto.

Laugarren aldia izango du Pelosik behe-ganberako presidente gisa. Aurrez kargu horretan izan da 2007tik 2009ra, 2009tik 2011ra eta 2019tik 2021era. Demokratek gehiengoa izaten jarraitzen dute, baina azken 20 urteetan alderdi batek izan duen alderik estuena dute Ordezkarien Ganberan. Legegintzaldi berri honetako erronken artean izango ditu koronabirusaren pandemiari aurre egitea eta ekonomia suspertzea.

Bozketa Ordezkarien Ganbera osatzen duten 435 kideetatik 427 bertan zeudela egin da (220 demokrata eta 207 errepublikano). Gauzak horrela, aldeko 214 boto behar zituen Pelosik berriro ere hautatua izateko.

Jared Golden eta Conor Lamb ordezkari demokratek Pelosiren aurka bozkatu dute eta beste hiruk (Mikie Sherrill, Abigail Spanberger eta Elissa Slotkin) abstentziora jo dute.

Errepublikanoen aldean, ostera, guztiek McCarthy hautagaiaren alde bozkatu dute. Bozketa galdu badu ere, errepublikanoen bozeramailea izango da Ordezkarien Ganberan.

Gwen Moore ordezkari demokrataren presentzia polemika iturri izan da; izan ere, joan den astean positibo eman zuen koronabirusagatik. Mooreren esanetan, Kapitolioko mediku taldeak oniritzia eman zion eta Pelosik baimena eman dio.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X