NASA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ingenuityk gaur egin dezake lehen hegaldi kontrolatua Marten

NASA baikor dago, eta lehen proba honek arrakasta izango balu, etorkizuneko aire dimentsioko esplorazioei atea irekiko lieke.
Ingenuity, NASAren irudian.
Ingenuity, NASAren irudian.

NASA espazio agentzia estatubatuarra "baikor" agertu da gaur Ingenuity helikopteroak Marten lehen hegaldi "historikoa" egin dezakeelako; lehen hegaldi kontrolatu eta motorduna beste planeta batean, alegia. Proba horrek etorkizuneko misioetarako bidea irekiko luke, ibilgailu robotiko aurreratuak bereizmen handiko irudiak biltzeko gai izango bailirateke airetik eta roverrek iristeko zailak diren lekuak aztertu ahalko lituzketelako.

Guztia ingeniariek espero bezala ateratzen bada, helikoptero txikia 03:31 baino lehen aireratuko da Ameriketako Estatu Batuetako ekialdeko kostaldeko orduan (09:31 aldera Euskal Herrian).

Hala ere, Marte eta Lurraren artean 278 milioi kilometro inguru daudenez, lehen hegaldiaren irudiak ordu batzuk geroago iritsiko dira NASAra, eta, beraz, zuzeneko emisioa 06:15 aldera hasiko da AEBn (12:15 aldera, Euskal Herrian).

Arazo tekniko baten ondorioz apirilaren 11rako aurreikusita zegoen lehen proba atzeratu egin behar izan zuten, eta tarte horretan aldaketa batzuk egin dituzte. Horien ostean, ingeniariek uste dute "litekeena" dela trantsizioa "hegaldi modura" egitea eta aireratzeko prestatzea denboraren % 85ean. Bestelako arazo batzuk sortuko balira, ba omen dituzte "beste aukera batzuk" ere prestatuta.

Elon Musk SpaceX konpainiako sortzaile eta zuzendari exekutiboak (NASAk akordioa sinatu zuen berarekin 2024an astronautak Ilargira berriz eramateko) segurutzat jo du bere enpresak 2026an gizakien misio tripulatu bat bidali ahalko duela Martera.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X