Israel-Palestina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Su-etena errazteko, Gazan bonbardaketak eten ditzala eskatu dio Bidenek Netanyahuri

Hala ere, lehen ministro israeldarrak azpimarratu du ez duela palestinarren aurkako erasoaldiak geldiarazteko asmorik, eta ez du baztertu Gaza lurrez inbaditzeko aukera.
Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarra.
Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarra. Argazkia: EFE

Su-etena errazte aldera, Gazan bonbardaketak eten ditzala eskatu dio gaur Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarrari.  

Etxe Zuriak ohar bidez jakinarazi duenez, bi agintariek telefonoz hitz egin dute gaur, laugarren aldiz aste honetan, eta Israelgo Armada egiten ari den erasoaldian "deseskalatze adierazgarri bat"  abiatzeko eskatu dio Bidenek Netanyahuri.

Bonbardaketak duela hamar egun hasi zirenetik gutxienez 210 palestinar hil dituzte Gazan. Biktima israeldarrak, berriz, 12 dira.

"Bi agintariek Gazako egoera aztertu dute, baita Hamas eta beste elementu terrorista batzuk indargabatzeko Israelek egin duena ere", adierazi du Etxe Zuriak.

Joan den astelehenean agertu zen lehen aldiz su-etenaren alde Biden, Alderdi Demokratako kideek nahiz beste herrialde batzuek gatazka horretan esku hartzeko deiari erantzunez.

Aldi berean, baina, Bidenek nabarmendu zuen Israelek "defendatzeko eskubidea” duela eta Hamasek Israel aldera koheteak jaurtiz egindako "eraso indiskriminatuak" gaitzetsi zituen.  

Netanyahuk ez ditu erasoak geldituko

Bestalde, Bidenekin hitz egin eta gero, Netanyahuk azpimarratu du ez dutela inolako planik epe laburrean bonbardaketak eteteko. Areago, Gaza lurrez inbaditzea baztertu ez dutela ziurtatu du.  

"Operazio honekin jarraituko dut, gure helburua lortu arte: israeldarrei lasaitasuna eta segurtasuna bermatu arte", adierazi du.

"Egunek aurrera egin ahala, erakunde terroristak gero eta gehiago jotzen diegu: buruzagiei erago egiten diegu eta haien eraikinak eta armategiak suntsitzen ditugu", nabarmendu du Armadak Tel Aviven duen egoitzan egindako bisitan. 

"Gure helburua lortzeko bi aukera ditugu: (Gaza) konkistatzea edo Israeli eraso egiteko ideia burutik kenduta", erantsi du.

Oraingoz, bigarren aukera horren alde egin dutela, baina Gaza lurrez inbaditzea baztertu ez dutela zehaztu du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X