Abdala, Latinoamerikako lehen txertoa, eta Soberana 02, % 100 eraginkorra
Kuban, arriskuko lurraldeetan, baita Habana hiriburuan ere, Soberana 02 eta Abdala txertoak probatzen ari dira dagoeneko.
Azkenak larrialdi erabilerarako baimena jaso du jadanik, eta koronabirusaren aurkako Latinoamerikako lehen txertoa da. Entsegu klinikoetan % 92,2ko eraginkortasuna azaldu zuen Kubako txertoak.
Bestalde, Soberana 02 larrialdi erabilerarako baimenaren zain dago, bi dosiekin eta Soberana Plusen aparteko beste dosi batekin % 91,2ko eraginkortasuna azaldu ondoren.
11,2 milioi kubatar baino gehiagok bi formulak jaso dituzte entsegu klinikoen baitan.
MOEko Covax mekanismoak ez du Kuba babesten. Diru-sarrera txikiak eta ertainak dituzten herrialdeek txertoak eskuratu ahal izateko mekanismoa da. Era berean, Kubak ez ditu txertoak nazioarteko merkatuan erosi.
Aliraza Biglari Irango Pasteur Institutuko zuzendariak larunbat honetan jakitera eman duenez, Soberana 02 Kubako txertoak % 100eko eraginkortasuna du covid-19 kasu larrienetan. Iranek Kubako txertoaren entsegu klinikoetan parte hartu du.
Said Namaki Irango Osasun ministroak ekainaren 29an jakinarazi zuenez, Finley Institutuaren (IFV) Soberana 02 txertoaren larrialdi erabilerarako baimena eman du bere herrialdeak. Gainera, Irango Pasteur Institutua txertoa ekoizten ari da.
Iranen txertaketa kanpaina motelegia izaten ari da, atzerritik dosi gutxi heltzen direlako. Batez ere Errusiako Sputnik V, Txinako Sinopharm eta AstraZeneca jaso ditu Teherango Gobernuak.
6,7 milioi pertsona baino gehiagok gutxienez dosi bakarra jaso dute Iranen, gehienbat osasun langileek eta 70 urtez gorakoek. 80 milioi biztanle ditu Iranek.
Zure interesekoa izan daiteke
Leon XIV .a elizgizonek egindako abusuen biktimekin elkartu da ia hiru orduz
Belgikatik joandako 15 pertsona hartu ditu Aita Santuak Vatikanoan. Urriaren 20an ere antzeko topaketa bat egin zuen. Egun hartan, Abusuen Biktimen Batzorde Orokorreko (ECA) kide batzuekin bildu zen.
Israelek 15 gorpu itzuli ditu, soldadu baten gorpua jaso ostean
Erabat suntsitutako gune batean egin dute gorpuen trukea. Ospitaleek egoera negargarrian ari dira gorpuak jasotzen, eta familiek horrela identifikatu behar izaten dituzte euren senideak. Biitartean, Israelgo Armadak beste bi palestinar hil ditu, "lerro horia" zehartu dutela argudiatuta. Guztira 69.000 pertsona baino gehiago hil dira jada Gazan.
Gutxienez 4 pertsona hil eta 11 zauritu dira Floridan, polizia atzetik zuen auto batek harrapatuta
Poliziaren auto bat atzetik zuela, 22 urteko gidariak LGBTQ komunitatean oso ezaguna den taberna baten kontra egin du talka Tampa hirian. Gidaria atxilotu egin dute.
Europako liderrek multilateralismoaren alde egin dute COP30en: "Gure erabakien eragina mundu osoan sentituko da"
Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidenteak salatu du banku handiek petrolio sektorea diruz laguntzen dutela eta Ukrainako gerrak erregai fosilen ustiaketa sustatu diuela.
Trumpek Hungarian bildu nahi du Putinekin, Orbanekin egon ostean esan duenez
Bestalde, Zelenskik esan du ez dakiela Trumpek zer esan nahi duen gatazkari amaiera emateko "urrats nabarmenak" ematen ari direla esaten duenean.
Teslaren akziodunek mila milioi dolar ordainduko dizkiote Muski. Baina, zenbat da hori?
Dirutza horrek marka guztiak hautsi ditu, eta Tesla enpresaren kontrola emango dio Muski.
Lau pertsona atxilotu dituzte Parisen, Israelgo Orkestra Filarmonikoaren kontzertu batean izandako istiluengatik
Lau pertsona atxilotu dituzte ostegun gauean Parisen, Israelgo Orkestra Filarmonikoaren kontzertu batean. Etenak, ikusleen arteko liskarrak eta bengala jaurtiketa izan dira auditoriumean.
Louvreko presidenteak artelan gehiago erosteko bere erabakia defendatu du
Laurence Des Cars Louvre museoko presidenteak adierazi duenez, Frantziako Kontu Auzitegia oker dago. Aste honetan argitaratutako txosten batean, segurtasunaren gainetik obrak erosteari lehentasuna ematea aurpegiratu dio museoari.
Pasaportean genero identitatea ezabatzea babestu du AEBko Auzitegi Gorenak
Horrela, aurrerantzean generoari dagokion laukian "X" hautatzeko aukera kendu eta jaiotzean esleitutako sexua markatu beharko da.
Frantziako Kontu Auzitegiak ebatzi du Louvrek nahiago izan duela artelanak erosi segurtasunean inbertitu baino
Louvre museoak erantzun du Kontu Auzitegiak ez dituela ezagutzen segurtasun arloan egindako ahaleginak. "Munduko museorik handiena eta bisitatuena denaren gaineko analisiak orekatua izateko epe luzekoa izan behar du", gaineratu du.