Bitcoina hondoratu egin da 24 orduan
Eta, beti bezala, bitcoin txanpon birtual honek izan dezaken atzerakadak gainerako kriptomonetetan ere eragina dauka.
Kriptotxanponen artean erregina den bitcoinaren balioak 10.000 dolar galdu ditu ordubete baino gutxiagoan. Asteburu honetan bere balioaren % 20 galdu du, nahiz eta gero bere kotizazioak apur bat gora egin duen. Ostiraleko 19:00etan, bitcoin bakoitzak 48.000 dolar balio zituen, aurreko 24 orduetan bere balioaren %11,8 galdu ostean. Orduak aurrera egin ahala, gainera, balio gehiago galdu zuen, eta larunbat goizaldeko 05:00etan, bitcoinaren balioa 42.000 dolarretara jaitsi zen, arrazoia argi ez dagoen arren.
Omikron aldaeraren itzalak eta Estatu Batuetan moneta politika erasokorrago baten mehatxuak zerikusia izan dute, baina azkenean jaitsiera hori burtsen beherakada handiek eragin dute. Izan ere, Wall Street galerekin itxi zuen ostiralean, balore teknologikoen ahultasunaren ondorioz. Esan behar da, dena dela, bitcoinaren beherakada ez dela kontu berria, kriptomoneta honek gorabehera handiak izaten baititu.
Beste kriptomonetek ere behera egin dute
Hori izan da Anto Paroianen kritomonetetan espezializatua dagoen ARK36ren kasua. Azaroaren 10ean 68.363 dolarreko errekorra lortu ondoren, oraingoan 60.000 dolarren azpitik geratu da. Beste kriptomoneta bat, merkatuko bigarrena den Ethereum monetak % 7,3 galdu du asteburu honetan; solanak % 6, eta XROk % 15.
Bitcoinak eztul egiten duenean, kriptomoneten merkatu osoa hoztu denaren seinale da, beraz.
Gogoratu behar da bitcoina maiz jaitsi dela % 20 eta % 30 artean, nahiz eta gero berriz ere gora egiten duen.
Zure interesekoa izan daiteke
Kongoko EDko Gobernuaren arabera, 131 heriotza susmagarri izan dira ebolaren agerraldiaren ondorioz
MOEren zuzendariak adierazi du kezkatuta dagoela agerraldia azkar ari delako zabaltzen. Ituri probintzian hasi zen agerraldia joan den ostiralean, baina dagoeneko Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko beste bi eremutara zabaldu da.
Munduko Osasunaren Erakundeak ohartarazi du egungo finantzaketa ez dela nahikoa etorkizuneko pandemia "are handiagoei" aurre egiteko
Munduko egoera zeharo aldatu da hamar urtean: zatiketa nabarmenagoa, zor handiagoa eta herritarrak babesteko gaitasun txikiagoa dago. Ondorioz, osasun krisien ondorioak are suntsitzaileagoak izan litezke gizartean eta ekonomian.
Amnesty Internationalek ohartarazi du iaz heriotza-zigorrak % 78 igo zirela, 1981. urtea ezkero izandako kopururik handiena
2.707 kasu erregistratu ziren 2025ean, erakundeak 44 urtean erregistratutako kopururik handiena. Exekuzio horien ia % 80 Iranen egin ziren.
"Hondius" gurutzaontzia Rotterdamera iritsi da, garbiketa eta desinfekzio lanetarako
Itsasontzian zihoazen 27 lagunei osasun probak egingo dizkiete eta berrogeialdia egin beharko dute.
91 lagun hil dira dagoeneko Kongoko Errepublika Demokratikoan, ustez ebolak jota
Kongoko Errepublika Demokratikoko Osasun Ministerioaren arabera, kutsatutakoak, berriz, 350 dira.
Gazara zihoan beste flotilla bateko itsasontziak atzeman ditu Israelgo Armadak
Joan den ostegunean Turkiatik atera ziren ontziak. Israelgo Itsas Armadak ontzidia osatzen duten 57 ontzietatik 10 geldiarazi dituelakoan daude.
Txinak urtean gutxienez 17.000 milioi dolar gastatuko ditu AEBetako nekazaritza-produktuetan
Etxe Zuriak ohar batean jakitera eman duenez, bi buruzagiek lortu dituzten akordioak "mundu osoko enpresen eta kontsumitzaileen egonkortasuna eta konfiantza hobetuko dute".
Kubako Gobernuak gida bat zabaldu du eraso militar baten aurrean babesteko
"Babestu, eutsi, biziraun eta garaitu" dokumentuak hainbat gomendio biltzen ditu, hala nola edateko urarekin, elikagaiekin, irratiarekin, linternekin, botikinekin eta higiene-gaiekin motxila bat prestatzea. Horrez gain, aireko alarma-seinaleei eman beharreko arretaren berri jasotzen da.
OMEk "nazioarteko osasun publikoko larrialdia" deklaratu du Kongon eta Ugandan atzemandako ebola agerraldia dela eta
Zortzi kasu baieztatu dira Kongon, eta 246 kasu susmagarri eta 80 heriotza posible daude. Ugandan ere baieztatu dituzte kasuak.
'Hondius' ontzian bidaiatu zuen kanadar batek positibo eman du hantabirusean
Kasu honekin, jada 12 dira hantabirusak kutsatutako gurutzaontziko bidaiariak. Bestalde, Madrilen ospitaleratutako 70 urteko espainiarra egonkor dago eta hobera egiten ari da. Ez dago infomaziorik Frantzian oso larri ospitaleratuta dagoen 65 urteko emakumearen inguruan.