Errusia munduko ordainketa sistematik kanpo geratu daiteke
SWIFT (Society for Worldwide Interbank Financial Telecommunication) Nazioarteko ordainketarako zerbitzu sistema sare honek La Hulpen, Brusela hegoaldean, dauka egoitza. Plataforma honen bitartez mundu mailan finantza zerbitzuak bideratzen dira.
11.000 bankurentzat plataforma
11.000 bankuk baino gehiagok erabiltzen dute telekomunikazio sare hau banku transferentzietan eta kreditu txartelen bitartez ordainketak egiterakoan informazioa trukatzeko. Transferentzia zuzenean bi bankuren artean egin daiteke, edo bi aldeekin harremana duen hirugarren baten bitartez. SWIFTek ere funtzio hori betetzen du, BIC (Bank Identifier Code) segurtasun kodea erabiliz. Kode horren bitartez edozein banku identifika daiteke. Segurtasun sistema hori gabe ezin da egin babestutako finantza transakziorik. Beraz, mundu mailako finantza sisteman oinarriko betebeharra dauka.
Iaz SWIFT sistemaren bitartez 9.600 informazio trukaketa egin ziren.
Irani ezarritako zigorra
Zigor hori bera Irani ezarri zioten 2012 eta 2016 bitartean, programa nuklearragatik. Orduan hogeita hamar bat banku iraniar SWIFT sistematik baztertu zituzten. Horrek bere ekonomian ondorio oso kaltegarriak eragin zituen.
Zigorren ondorioz, AEBk eta Europar Batasunak petrolio iraniarra erosteari utzi zioten, ostera Errusiak eta Txinak erosten jarraitu zuten. Baina erregaia herrialde horiei saldu ahal izateko Irango merkatariek Dubaiko petrolio ontzien jabeei eskudirutan ordaindu behar zieten. Ondorioz, Irango diru sarrerak erdira jaitsi ziten. Hori dela eta, Iran programa nuklearra uzteko negoziazio mahaian jartzera behartu zuten.
Kremlin: "SWIFT-etik baztertzea gerra deklarazioa litzateke"
2014an Errusiak Krimea inbaditu zuenean zenbaitek zigor hau eskatu zuten dagoeneko. Alexej Kudrin orduko Errusiako ekonomia ministroak aitortzen zuen barne produktu gordina % 5 jaitsi zitekeela. Ministroaren arabera, "zigor hau Errusiaren kontrako gerra deklarazioa" litzateke. Udaberri honetan Mosku Ukrainako mugan tropak biltzen hasi zenean Europako Parlamentuak ere eskatu zuen Errusia SWIFT sistematik baztertzea.
Errusiak ordainketa-sistema propioa du 2014tik, baina banku barruko transakzioen laurdena baino ez du hartzen. Errusiako dozena bat banku Txinako sisteman sartuta daude, baina oso sistema mugatua da hura.
Zure interesekoa izan daiteke
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.
Etxebizitza turistikoaren jarduera eta gune tentsionatuetan bigarren etxebizitzak erostea mugatu nahi ditu Europak
Etxebizitza krisia dela eta, Europa osoan dagoen arazo larriari heldu nahi dio Bruselak, eta gaur lege berri bat aurkeztu du. Besteak beste, murriztu egin nahi du etxebizitza turistikoaren jarduera eta baita gune tentsionatuetan bigarren etxebizitzak erostea.
Netanyahuk ukatu egin du Emirerriek urriaren 7ko erasoez ohartarazi izana
‘Haaretz’ egunkariak argitaratu duen informazioaren arabera, Arabiar Emirerri Batuek operazioaren berri eman zioten Israelgo lehen ministroari, eta, informazio horren aurrean, bertako oposizioak ohartarazpenei entzungor egitea leporatu dio Netanyahuri.
Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean
Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.