Frantziak telelana ezarri eta oroitzapen-dosia bost hilabetetik hirura aurreratu du
Frantziako Gobernuak bosgarren covid olatua geldiarazteko neurri berriak iragarri ditu astelehen honetan, besteak beste, telelana astean gutxienez hiru egunetan ezartzea eta oroitzapen-dosia bost hilabetetik hiru hilabetera aurreratzea lehen bi injekzioen ondoren.
Testu honek neurri zorrotzak baztertzen ditu, izan ere, oraingoz 2022ko urtarrilaren 3an ikastetxerako itzulerari eutsiko zaio eta etxeratze-agindua baztertu dute, kontzentrazio publikoak murriztea aurreikusten badute ere.
Jean Castex lehen ministroak agerraldi publiko batean egin ditu iragarpen horiek, Olivier Veran Osasun ministroarekin batera, eta txertaketa-erritmoaren gorakada azpimarratu dute: gaur egun biztanleria osoaren % 78k (haurrak barne) gutxienez dosi bat du. Ildo horretan, egungo osasun-txartela txertaketa-pasea izango dela baieztatu du.
Aldaketa horrekin, txertorik hartu ez dutenek, orain arte test negatiboa izan dutenek, inokulazio bat jaso dutela frogatu beharko dute 2022ko urtarrilaren 15etik aurrera, zinema, antzoki, museo, garraio, kafe eta kirol-instalazioetara joan ahal izateko.
Agintariak ohartarazi du, halaber, osasun pase faltsuen aurkako isunak gogortuko direla, ehundaka milatan kalkulatzen baitira.
Urtarriletik aurrera, 2.000 pertsonako muga ezarriko da lokal itxietarako, eta 5.000 pertsonakoa kanpokoetarako.
Halaber, tabernetako, jatetxeetako eta zinema-aretoetako kontsumoa arautuko dute. Lehenengoetan, eserita bakarrik egin ahal izango da, eta bigarrenean ezingo da ez jan ez edan maskara ez kentzeko; neurri horrek garraioari ere eragingo dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek errefusatu egin du AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esan dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.