Elkarrizketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarrizketak Genevan, AEBren eta Errusiaren arteko liskarrak saihesteko

Elkarrizketak Genevan, AEBren eta Errusiaren arteko liskarrak saihesteko. Elkarrizketek aste osoa iraungo dute. Horien helburua da Ukrainako krisi larria jaistea, eta gainera Europako segurtasunaren inguruan jarrerak hurbiltzea.

Errusiak Ukrainako mugan 100.000 soldadu bildu ditu, eta astelehen honetan, elkarrizketak hasi baino ordu batzuk lehenago, bere atzerri ministrordeak edozein kontzesio baztertu du. AEBren aldetik Anthony Blinken Estatu idazkariak "konfrontazio" baten arriskuaz ohartarazi du.

Elkarrizketek aste osoa iraungo dute. Horien helburua da Ukrainako krisi larria jaistea, eta gainera Europako segurtasunaren inguruan jarrerak hurbiltzea.

"Konfrontazio" baten arriskuaz ohartarazteaz gain, Blinkenek azpimarratu duenez, "liskar" horrek "ondorio larriak eta aurrekarririk gabekoak izango lituzke Errusiarentzat".

Genevan gaur hasi diren aurrez aurreko elkarrizketak bi potentziatako atzerri ministrordeeek burutzen dituzte: AEBko Wendy Sherman eta Errusiako Serguei Riabkov. Elkarrizketa hauek asteazkenean Bruselan NATO eta Errusiaren artean jarraituko dituzte. Gero ostegunean Vienan, OCSE, Europarako Segurtasuna eta Elkarlanerako Erakundean, europarrek ere zuzenean elkarrizketa hauetan parte hartuko dute.

AEBk Krimeako kasuan baino ebazpen handiagoa erakutsi nahi dute

Mendebaldeko herrialdeek eta Kievek Errusia salatu dute, Ukrainan interbentzio militarra burutzeko asmoz, mugan 100.000 soldatu batu dituelako. Hori dela eta, eztabadatzen ari diren zigorren artean Errusia munduko finantza sistematik baztertzea eta Nord Stream 2 geratzea daude.

Helburua 2014 Errusiak Krimeako penintsula hartu zuenEan baino ebazpen handiagoa erakustea da. Orduan mendebaldeko aliatuek ez zuten lortu Errusiak atzerapausorik ematea. Vladimir Putinek erantzun duenez, zigor berriak ezartzea "izugarrizko akatsa" izango litzateke, eta "erantzun militarraz eta teknikoaz" mehatxu egin du.

Errusiako presidenteak Ukraina NATOtik kanpo geratzeko hitzarmena eskatzen du. Era berean, Aliantza Atlatiarrean dauden Europa ekialdeko herrialdeetatik soldadu iparramerikarrak ateratzea.

AEBk uko egiten dio bere soldaduak Poloniatik eta herrialde baltiarretik ateratzeari. Gainera, gehiago bidaltzeko mehatxua egiten du, Errusiak eraso egiten badu.

Negoziazio aurretik izan diren ordago-sorta horien helburua etsaien aldetik kontsezioak lortzea da. Baina nor gehiagoko jokuan aritzeak kontrolez kanpo amaitzeko arriskua ere badauka. Hori saihesteko, alde biek eklarrizketaren atea zabalik dute.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X