KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Hezkuntza ministroak ez du atzera egingo eta ikasleen autoprobei eutsiko die

Orain, ikasle batek positibo ematen badu, haren ikaskideek astean hiru test egin eta hirutan negatibo eman beharko dute eskolara joan ahal izateko.
Jean-Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroa
Jean-Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

Jean-Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak gaur ziurtatu duenez, ikasleek autoprobak egiten jarraitu beharko dute nahiz eta irakasleak eta gurasoak aurka agertu.  Omikron aldaera tarteko ikastetxeak ez ixteko neurria dela argudiatu du.

Gaur-gaurkoz, ikasle batek positibo ematen badu, haren ikaskideek astean hiru test egin beharko dituzte, lau egunetan, eskolara joan ahal izateko. Hiruretan negatibo emanez gero, ikasleak gelara itzuli ahalko dira.

EFE albiste agentziari eskaini dion elkarrizketan azpimarratu du hezkuntza protokoloari eutsi dio eta ez duela atzera egingo: "Horrekin jarraituko dugu omikron aldaera egon bitartean eta espero dut datozen asteetan protokoloa arindu ahal izatea".

Hezkuntzako protokoloan izandako etengabeko aldaketek (hiru astebetean) egonezina eta haserrea eragin dute guraso eta irakasleen artean. Hori dela eta, dagoeneko bi greba egun egin dituzte. Lehenengoa pasa den ostegunean izan zen eta mobilizazioen ondotik Frantziako Gobernuak eta sindikatuek akordioa lortu zuten. Hala ere, baxoaren probak atzeratzea akordiotik kanpo geratu zen, eta hori galdegiteko egin dute gaurko lanuztea.

Blanquer ministroa ezbaian dago azken asteetan, hezkuntza protokoloa tarteko. Haurrak eskolara itzuli bezperan iragarri zituen aldaketak, interneten argitaratutako elkarrizketa batean eta geroago jakin da Ibizan oporretan zegoela egin zuela.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X