Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusia aurrekaririk gabeko atzeraldi baten aurrean dago

Errusiako atzeraldia. Irudia: EITB Media
18:00 - 20:00
Errusia aurrekaririk gabeko atzeraldi baten aurrean dago
Moskuk hartu duen lehenengo neurria korralitoa izan da. Errusiako banku zentralak muga jarri die kontuak dibisetan dituzten herritarrei dirua ateratzeko, gehienez 10.000 dolar. Egoera larria da eta dagoeneko Fitch kalifikazio agentziak jaitsi egin du Errusiako zorraren rating-a.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X