Zergatik zabaldu zen NATO Europa Ekialdera?
Gerra Hotzaren garaian sortu zen NATO, etsai komunistari aurre egiteko. Baina 1991an Sobietar Batasuna eta Varsoviako Ituna desegin zirenean, Aliantza Atlantiarra etsai gabe aurkitu zen.
Beraz, urteetan zehar NATO helburu zehatzik gabe izan zen. Hain izan zen horrela, Macron presidentearen arabera, Aliantza Atlantiarra garunetako heriotzan zegoela. Aurtengo otsailaren 24an burututako Ukrainaren inbasioa justifikatuz, Putinek NATOri leporatu dio, Europako Ekialdera ez handitzeko hitza 1997an eta 2004an hautsi zuela.
1991 eta 1993 bitartean Sobietar Batasuna desegin ondoren, Europa Ekialdeko herrialdeek NATOren ateetara deitu zuten. Izan ere, berrogei eta hamar urtetan sobietarren agindupean izan eta gero, herrialde hauek Moskuko gobernuarekiko mesfidantza handia zuten.
Mendebaldeak agindu ote zion Errusiari NATO ez zela Europa Ekialdera zabalduko?
Harremanak okertzearen muinean izan da gai hori. "Gezurra esan ziguten, gure bizkarrean erabakiak hartu zituzten. Hori gertatu zen NATO Europa Ekialdera zabaltzeaz, eta azpiegitura militarrak gure mugetan jartzeaz", hala salatu zuen Putinek 2014ko martxoaren 18an, Krimea Ukrainari kendu eta gero.
Presidente errusiarra, 1990an Mijail Gorbatxov orduko presidenteari estatubatuarrek, britainiarrek, frantsesek eta alemaniarrek Alemaniaren batasunerako negoziazio sakonen ondoren, egindako promesetan oinarritu zen, salaketa hori egiteko. "Ez zen ezer idatzita finkatu. Gorbatxovek egindako akatsa izan zen hori. Dena idatzi behar zen", esan zuen Putinek 2015ean, eta hauxe gaineratu zuen: "Gorbatxovek hitz egin baino, besterik ez zuen egin. Berarentzat emandako hitza nahikoa omen zen".
1990ko otsaila eta maiatzaren artean, Gorbatxovek bermeak hartu zituen: "NATO ez zen Ekialdera zabalduko", esan zuen James Baker AEBko Estatu idazkariak. Helmut Kohl, Margaret Thatcher eta Georges Bush aitarengandik ere berme berberak hartu zituen. NATO ez zela Alemania batutik harago joango. Hala azaltzen da George Washington Unibertsitateko Segurtasun Nazionalaren artxibo desklasifikatuetan.
Putinen bertsio hau ezeztatu egin dute NATOko kideek behin baino gehiagotan. Hauek NATOren handitzea justifikatzen dute, 1991ko testuingurua ez zelako 1990koa. 1990an mendebaldarrek Sobietar Batasunari eta Varsoviako Ituneko bere sateliteei emandako bermeak zirelako. Orduan NATOren handitzea pentsaezina zen. Baina 1991ko gertakizunek egoera guztiz aldatu zuten. Urte hartan Sobiet Batasunaren desagertzeaz hamabost estatu berri sortu ziren. Mendebaldarrek mehatxatu nahi ez zituzten mugak ez ziren berdinak. Ez ziren Sobietar Batasunarenak, Errusiako Federazioarenak baizik. Ez zegoen Poloniari, Errepublika Txekiarrari eta Hungariari egindako promesik. Hau da historialari batzuk eta gai honetan adituek ateratako ondorioetako bat.
Gorbatxov bera ere interpretazio honekin bat zetorren "Russia Beyond" kateari egindako adierazpenetan. Kate hau Errusiako gobernuak finantziatutakoa da eta gaur egun Ukrainako gerrari buruzko Putinen bertsioaren hedatzailea. Gorbatxovi galdetuta, zergatik ez zuen eskatu itun lotesle idatzian NATO ez handitzeko promesa, azken presidente sobietarrak zera erantzun zuen:
"NATOren handitzea ez zen eztabaidan egon. Orduan jokoan zera zegoen: azpiegitura militarrak Alemania Ekialdean ez jartzea. Bakerrek adierazpenak testuinguru horretan egin zituen... Obligazio hori egiteko egin behar zen guztia egin zen. Eta errespetatu egin zen".
1994an Bakerako Lankidetza sortu zen. Asia eta Europako 34 herrialde batzen zituen, elkarren arteko lankidetzarako. Baina Polonia, Errepublika Txekiarra eta Hungariaren itxaropenak ez zituen betetzen, eta hauek NATOn sartzeko eskatzen hasi ziren behien eta berriz. Txetxenian Errusiak egindako erasoak (1994-1996) arrazoi gehiago eman zizkien. Hasieran Clinton presidentea ez zegoen ados, baina gero iritsiz aldatuz joan zen, eta hedapenaren ideiak beren ingurukoen artean gero eta indar gehiago hartu zuen. Beraz, 1997an lehen zabaluntza gertatu zen, eta 2004an, bigarrena. Putinek berberak esan zuen 2004an: "Herrialde baltikoak NATOn sartzea ez zen tragedia izango".
Ukrainaren kasua ezberdina da, NATOko kide batzuk behin eta berriz gaitzetsi zutelako herrialde hau Aliantzan sartzea, Errusia haserretuko zen beldurrez. Modu ofizialean 2008an Frantziak eta Alemaniak betoa jarri zioten, Ukraina NATOn sartzeari uko eginez.
Errusian Ukraina inbaditu baino egun batzuk lehenago ere, Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak behien eta berriz Putini esan zionez, Ukrainaren sarrera ez zegoen NATOren agendan. Gero ikusi denez, hori ez da nahikoa izan eraso errusiarra saihesteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.